Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 22,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abuztua »  “Orain, pertsonalki, ardurarik handiena Diputaziokoa dut

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Politika : Esther Larrañaga: Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua eta Udalean zinegotzi

“Orain, pertsonalki, ardurarik handiena Diputaziokoa dut

Nerea Uranga

Gizarte Politikako diputatua eta Udaleko zinegotzia izango da legealdi honetan Esther Larrañaga. Uztailaren 3an hartu zuen diputatu kargua Foru Aldundian

 

Gipuzkoako Foru Aldundian Gizarte Politikako diputatu kargua hartu zuen uztailaren 3an Esther Larra-ñagak. Azpeitiko Udaleko zinegotzi ere bada; hain zuzen udalbatzar baten ostean izan zuen solasaldia Uztarriarekin.

  • Nola eramango dituzu bi karguak?

    Une honetan buru-belarri Diputazioan nago. Udalean talde sendoa badago, eta orain, pertsonalki, nire ardurarik handiena Diputaziokoa da. Baina Azpeitiaren alde taldeari laguntzeko prest nago.

  • Aurreko legealdian ere Gizartekintza departamenduan aritu zinen lanean Foru Aldundian.

    Aurreko legealdian bi zuzendaritza zeuden Gizartekintzan, eta nik programazioa eta kudeaketa zuzentzen nuen. Orain departamendua zatitu egin da. Gaur eguneko gure departamendua Gizarte Politika da; behar handiena dutenei bizi kalitate bat lortzea da gure helburu nagusia.

  • Udalak, Loiola Fundazioaren bidez, badu gizartekintzako proiektu bat. Horren berri ere izango da Diputazioan.

    Hala da, Azpeitian proiektu nagusi bat ba-dago. Nik Diputazio bezala ezagutzen dut, aurreko legealdian azaldu zigutelako Az-peitiko Udaleko arduradunek. Orain, Diputazio bezala, gu zain gaude Azpeitiko Udalak zer erabakitzen duen, eta horren arabera ea bat datorren gure mapan.

  • Ibilbide politiko luzea daramazu.

    1990ean sartu nintzen [EAEko] Legebil-tzarrean, eta nire bigarren legealdian Legebiltzarrean sartu eta kredentziala aurkeztu nuen, baina gero Gipuzkoako Foru Aldundiko hauteskundeetan sartu eta Batzar Nagusietako lehendakari aukeratu ninduten. Aldundian aurreko legealdian Gizartekintzako zuzendari izan nintzen, eta orain Gizarte Politikako diputatua.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak