Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abuztua »  Udala xehe-xehe aurkeztuta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Politika : Uztailaren 10ean egin zen udalbatzarrean, udal batzordeak, batzordeburuak, soldatak eta ordainsariak eta ordezkaritzak zehaztu zituzten EAJ, EA eta PSE-EEko zinegotziek

Udala, xehe-xehe aurkeztuta

Udal Gobernu Batzordea, batzordeak eta batzordeburuak, soldatak... erabaki ziren uztailaren 10ean. Erabakiak EAJ eta EAko zinegotziek eta PSE-EEko zinegotziak hartu zituzten; PPko Francisco Javier Piñeiro zinegotzia ez zen agertu udalbatzara (gainera, oraindik ez du hartu kargua). Habeari ez diote ordezkaritzarik eta presentziarik eman.

Udal taldeak: Hiru talde.

  • EAJ. Bozeramailea Aitor Gorrotxategi, eta ordezkoa Ana Mendizabal.
  • EA. Bozeramailea Manuel Unanue, eta ordezkoa Kontxita Martija.
  • PSE-EE. Manoli Uranga izango da bozeramailea, eta ordezkoa, biak. udalbatzarrak: Hilaren lehen ostegunetan.
  • Ohikoak: Hilaren lehen ostegunetan, 20:00etan. Jai balitz, bezperan, ordu berean.

Batzordeak: Hamar udal batzorde.

  • Hirigintza-Ingurumena: Julian Eizmendi (EAJ).
  • Industria-Merkataritza-Turismoa: Jose Luis Mangas (EAJ).
  • Kultura-Gazteria: Aitor Gorrotxategi (EAJ).
  • Hezkuntza-Euskara: Ana Mendizabal (EAJ).
  • Zerbitzu Orokorrak-Baserria: Iñaki Etxezarreta (EAJ).
  • Giza baliabideak-Antolaketa: Jabier Altuna (EAJ).
  • Gizartekintza: Ana Reza (EAJ).
  • Ogasuna-Kontu batzordea: Manuel Unanue (EA).
  • Kirolak: K. Mitxelena (EA).
  • Festak: Mikel Ibarzabal (EA).
  • Batzorde bakoitzean EAJk lau partaide izango ditu, EAk bi eta PSE-EEk eta PPk bana.

Gobernu batzordea: Burua Julian Eizmendi.

  • Kideak: Julian Eizmendi (EAJ), Iñaki Etxezarreta (EAJ), Ana Mendizabal (EAJ), Jabier Altuna (EAJ), Manuel Unanue (EA), Kontxita Martija (EA) eta Olatz Eizagirre (Udaleko idazkaria).

Udal elkargo eta erakundeak: Gehienetan alkateak ordezkaritza du.

  • Urola Erdiko Mankomunitatea: Julian Eizmendi eta Manuel Unanue.
  • Udal Euskara Patronatoa: Ana Mendizabal, Aitor Gorrotxategi, Jabier Altuna eta Kontxita Martija.
  • Udal Kirol Patronatoa: Kandido Mitxelena, Julian Kortajarena eta Aitor Gorrotxategi.
  • Azpeitia Lantzen: Julian Eizmendi eta Manuel Unanue.
  • Lapatx Zabortegia: Julian Eizmendi eta Manuel Unanue.
  • Urolako Industrialdea: Julian Eizmendi.
  • San Martin Fundazioa: Julian Eizmendi.
  • Tren Museoa: Jose Luis Mangas.
  • Urkomen: Iñaki Etxezarreta.
  • Udalsarea programa: Julian Eizmendi.
  • Gipuzkoako Uren Kontsortzioa: Julian Eizmendi.

Liberatuak: Lau liberatu.

  • %100ean: Julian Eizmendi alkatea (EAJ) eta Iñaki Etxezarreta (EAJ).
  • %75ean: Manuel Unanue (EA).
  • %25ean: Aitor Gorrotxategi (EAJ).

Ordainsariak: Liberatuenak eta batzordeetako ordainsariak.

  • Julian Eizmendi alkateak Eudelek adierazitako zuzendaritza mailari dagokion soldata du; hau da, 57 mila euro urteko.
  • Iñaki Etxezarretak, Eufalebak adierazitako 27. mailaren araberakoa du: 43,7 mila euro urteko.
  • Manuel Unanuek, Eufalebak adierazitako 27. mailaren araberakoa du: urteko 32,8 mila euro.
  • Aitor Gorrotxategik, 10,9 mila euroko soldata jasoko du urteko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak