Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abuztua »  Iritzia »  Drogen kontsumoaz

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Drogen kontsumoaz

Mikel Arregi

Iritsi dira berriro ere San Inaziyuek, eta beste behin ikusiko da drogen arloan lan asko dagoela egiteko. Eta ez kontsumitu behar ez direlako, beraiek gu kontsumitu ez gaitzaten baizik. Azpeitian ere droga legal eta ilegalen kontsumo esajeratua ohikoa dugu, eta horrek ere gizartean ikaragarrizko eragina dauka. Badira honekin lotuta dauden eta gutxienez zer pentsatua ematen didaten bi gai.

Apatia eta inmobilismoa, lehenik. Drogen gehiegizko kontsumoak, legalak zein ilegalak izan, asko eragiten du gizartearen aurrean dugun jarreran, bakoitzaren ekimena asko murriztuz. Jakin badakigu, alkoholarekin pasatuz gero ondorengo egunetan jota egon ohi garela. Bestelako drogekin pasatuz gero, zer esanik ez. Kontrolik gabeko drogen kontsumoak (ere) bere helburuengatik borrokatuko ez den gizarte bat bultzatzen du. Eta gaur egungo gizarteak bestelako jendea behar du, badagoelako lana egiteko nahikoa aitzakia: euskara, kultura, gatazka politikoa, ingurumena, etxebizitza, lan baldintzak... Baina konponbidea ez da drogen kontsumo eza, heziketa baizik. Drogak kontsumitzen ikasi behar dugu, geure eguneroko bizitza zapuztu ez diezaguten. Eta arlo honetan berebiziko garrantzia du Gazte Mugimenduak; gazteak direlako drogen mundutik gertuen daudenak, eta gazteak elkarri begira bizi direlako.

Zer pentsatua ematen dit, bigarrenik, drogen eraginak eta honi buruzko informazio faltak. Batik bat droga ilegalen kasuan, eragin diezaguketen kalteei (edo onurei) buruzko informaziorik ez dago. Speed-a hartzeak neuronei eragin diezaiokeen kalteari buruz ezer gutxi dakigu, ez dakigulako speed-a zer arraio den. Eta beste hainbat droga klaserekin gauza bera gertatzen da.

Benetan serio planteatu beharreko gaia, beraz, drogen legalizazioarena dugu. Droga guztiak legalak baldin balira, informazioa eskuragarriagoa genuke. Eta horrek kontsumoari buruzko heziketa asko erraztuko lu- ke.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak