Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abuztua »  Iritzia »  Oporraldiko gogoetak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Oporraldiko gogoetak

Aitor Aranguren

Uztailaren erdira iritsiak gara. Santiago eta San Inazio jai egunak aurrean ditugu. Gure artean opor, atseden usaina duen garaia dugu aurrez aurre. Guztientzat ez badira ere, ezin ukatu dugu giro berezia izaten dela gure artean abuztuan.

Duela urte batzuk, honoko gogoeta hau zabaldu zen Andaluzia inguruan oporretako garaia gogoan harturik. Ondorengo iritzi hauek eskaintzen zituzten bertako hainbat gotzainek...:

  • “Oporrak esker-onez hartu behar ditugu. Gure saiakeraren fruitu ditugu, jakina. Baina ingurukoen lanaren ondorio ere badira”.
  • “Elkartasunean, solidaritatean bizi behar ditugu. Gogoan hartu behar ditugu, izan ere, gure bizitzaren une gozoetan ere, atsedenik edota gozatzerik ez duten pertsonak”.
  • “Zentzuz osatu, bete behar ditugu. Askatasun osoz betetzeko aukera eskaintzen zaigun denbora dugu. Baina oporrak norekin igaro erabaki beharrean gaude. Eta ez dugu ahaztu behar irakurketarako edota otoitzerako denbora hartzea egokia litzaigukeela”.
  • “Bizirik itzultzea garrantzizkoa dugu. Ezin dugu ahaztu errepidean ibiltzeak berezkoa duen arriskua”.
  • “Eta ahalegin berezia egin behar dugu, hobeto itzultzeko”. Aprobetxa itzazu opor edota atseden egunak bizitzak eskaintzen dizkizun sorpresei, doan eskaintzen zaizunari... zabaltzeko. Hitz egin ezazu lagunekin, naturaz goza, eta ez ahaztu inguruan dugun ona eta ederra den guztia eskainia duzula.

Ondo pasau..... San Inazioak!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak