|
|
|
Zenbat buru, hainbat aburu
: uztarria.com-eko eztabaidie
uztarria.com-eko eztabaidie
GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko ‘eztabaidan’ atalean San Inaziyo festak aldatzen ari diren edo ez sesioan dabiltza kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:
Zerbait aldatzen ari da
San Inaziyuek ari dira aldatzen, pixkanaka bada ere. Txupinazoa alkateak botako al du hurrengo urteetan? Ezetz entzun dut; aldaketa bat, beraz. Txosnek herri erdian leku ona bereganatu dute, eta erreferentzia leku dira herritarrentzat eta he-rrira datozen kanpotarrentzat, beti leku berean egonda. Lehen ez zen horrela, eta asko kostatu zen hori lortzea; beste aldaketa bat, beraz. Festa Herrikoien Aldeko Batzordeak ere hartu du bere lekua, ari da bere lekua egiten: ekitaldi asko antolatzen ditu, jende asko mugitzen du (ikaragarri, Azpeitia ezagututa), eta aurten, nik dakidala, Udalak bere egitarauan ere sartuko du haren egitarauaren zati bat (beste bat, lotsagarriki, kanpoan utziko du, presoen aldeko urteroko afaria kasu); beste aldaketa bat, beraz... Ari da, ari da pixkanaka aldatzen, nik uste dut baietz. Gauza asko daudela oraindik aldatzeko? Horixe baietz. Baina orain San Inaziyuek orain dela hamar urte baino zertxobait herrikoiagoak dira. Ez da asko, baina ez da gutxi.
Nik uste baietz
Tradizioa eta egungoa
San Inaziyuek, beste herri askotako festak bezala, aldatzen ari dira. Ez aldatzea ez zen normala izango. Horrekin ez dut esan nahi dena aldatzen denik, leku guztietan mantentzen dira tradizioak gehiago edo gutxiago. Uste dut tradizioa eta urteekin datozen aldaketak oso ondo lotzen direla elkarrekin; hau da, garai desberdinetako ekitaldiek eta gaur egungoek festa borobilak osatzen dituztela, eta denon gustukoak. Beraz, esango nuke aldaketak badaudela. Gure jarrera hobetu beharko genuke, eta, zehazki, festetan politika kontuak ez sartuz; txupinazoa da horren adibide garbia. Eta txukunago ibiltzen ikasi behar dugu, kalean txiza ez eginez, zerbaitetarako jartzen baitira komunak. Festak horrela ere hobetzen direlako, eta ez betiko, edo azkenaldiko, herrikoyo arrazoi horrekin bakarrik.
Bai pixkanaka
Zer da bada politika?
Politikarik gabeko festak eskatu dituzte batzuk. Baina zer da politika? Horien ustez, presoen al-deko aldarrikapenak, ezker abertzalearen aldarrikapenak dira politika? Eta gainontzekoa? Eta Ibarretxe eta konpainiaren prozesioa? Festa ia denak zezenketen inguruan antolatze hori? Eta San Inaziyuei frankismo garaiko izaera beretsua ematea? Eta txupinazoa beti alkateak botatzea? Eta festen antolaketa ofiziala, ia esklusiboki, betiko agintarien esku egotea? Hori dena ez al da politika?
Politika sartu gabe? Ados
|