|
|
|
Aurrera ekarrita
: Jose Mari Arregi. Udaleko aparejadorea
“Gaur egun Azoka plazan, Urrestillan, Sanjuandegin eta Loiolabiden arriskua dago, baina bideratzeak egingo dira”
Nerea Uranga
Jose Mari Arregik 22 urte daramatza Az-peitiko udaletxean lanean. Aparejadorea da, eta 1983ko abuztuaren amaierako uholdeek eragin zutenaren berri zuzen-zuzenean jaso zuen; argazkiak-eta ateratzen ibili zen lanean.
- Zer gertatu zen abuztuaren 26an Azpei-tian uholdeak gertatzeko?
Abuztuaren 26ko uholdeak berezitasun bat izan zuen: goizean Urola etorri zen kargatuago Ibai Eder baino eta arratsaldean, berriz, Ibai Eder etorri zen kargatuago. Horregatik goiz partean gune batzuetan kalte handiagoak izan ziren eta arratsaldean beste batzuetan. Gero Hartzubiko zu-bia zuhaitz batzuk itxi egin zuten eta presa egin zen, ura ibaitik atera zen eta kalea hartu zuen, Foru Ibilbidean kalteak eraginez. Landetan eta Urrestillan ere ibaia atera egin zen.
- Orduzkero orduan gune kaltetuak izan zirenak konpondu al dira?
Hartzubiko zubia berria egin zen, eta ba-tez ere urarentzako frenoa zelako egin zen berria. Landetan puntu beltz bat badago, bi zubi baitaude ondoan eta bien artean urak pasatzeko zulo txiki bat besterik ez baitauka; gune beltz bezala kalifikatu zen gune hori garai batean, eta gaur egun gune grisa dela esan dezakegu, orduzke-ro Ibai Ederko urtegia egin baitzen eta ho-nek Ibai Eder —ibai urtsua bera—, frenatu egiten du. Damaso Azkue auzoan etxe be-rriak egin zirenean ibaia zabaldu egin zen, Madalenako etxeak oso behean baitaude.
- Ibai Ederko urtegia aipatu duzu. Hori beteko balitz eurite baten unean?
Hori larria izaten da. Baina urtegia bete-beteta behin ere ez dugu ikusiko, irizpide bat dagoelako urtegia neurri batean betetzen denean, eta batez ere uda garaian, kota batera arte husteko. Eta eurite baten unean hustuko bagenu, beheko egoera la-rritu egingo genuke. Urtegian jarraipen bat egiten da, eta horren arabera garai bakoitzean zein kapazitatetan eduki behar den aztertzen da.
- Garai hartan ibaiak dragatu egiten ziren. Egun dragaketak egiten al dira?
Egia da, orduan bi edo hiru urtetik behin dragatu egiten ziren, makinarekin ibaiak garbitu egiten ziren kapazitateari eusteko. Baina orain dragaketa egiterik ez daukagu, galarazita dago. Ibaiko aktuazioetan beti bi estrategia egoten dira, gainera, kontrajarriak direnak. Uholdeak pasatzeko ibaiek garbi egon behar dute, ez du egon behar harri pilorik, ez zuhaitzik, ez du enbarazorik egon behar ura pasatzeko. Baina orain sartu den ingurumen ikuspegiarekin, ibaia gauza bizi bat bezala hartzen da eta ez da ura pasatzeko bakarrik. Hor bi ikuspegien artean oreka bat topatu behar da.
- Gaur egun herrian zein gune dira, uholdeak etorriko balira, ureztatzeko arrisku handiena luketenak?
Azoka plazako zubian ibaiak tope egingo balu Foru Ibilbidea urak hartuko luke, baina hor etxe berriak egiten ari diren gunean ibaia bideratzeko lanak egitekoak gara. Urrestillan ere, Kale Barrenako etxeak oso behean daude eta aspalditik bideratzeak nola egin aztertzen ari gara. Sanjuandegi bera ere behean dago. Loiolan ere urak irtengo balu errepidean bera Loiolabidera etorriko litzateke, errepidea ibaiertza baino beherago baitago. Inguru horretan Ezkerretegi eta Loiolabide inguruan ere bideratzeak egiteko proiektua aztertzen ari gara.
|