Herrian 59.000 eurotik %44 bildu da orain arte
Uztarria
Berria sortu da, baina horrek ez du esan nahi dena eginda dagoenik. Guztira, bost milioi euro behar dira horrelako proiektu batekin segitzeko, eta kopuru horretatik 59.000 euro Azpeitian bildu behar dira. Orain dela zazpi aste hasi zen akzio kanpaina eta herrian orain arte 26.000 euro bildu dira; alegia, %44.
Jendea azkeneko asteetan ari da akziodun egiten. Udalari ere eskatu zaio laguntza: biztanleko euro bat. Enpresatara ere ari da joaten lagun bat. Urtea amaitu arte iraungo du kanpainak.
Herrian bada egunkari berriaren aldeko batzordea, eta ahal duena egiten ari da, batera eta bestera joz. “Ezin dugu denengana iritsi, baina guk uste nahikoa informazio zabaldu dugula”, diote.
Akzioak 50 eta 300 eurokoak dira, eta herrian lau puntu daude erosteko: Uztarria, Luba, Sarea eta Urbistondo.
|