Zenbat buru, hainbat aburu
: Puntie ateaiez
Amnesia
Enekoitz Esnaola
Amnistia’, grekerazko ‘amnesia’ hitzetik dator. Oroimenaren galera da amnesia.
Horma batean ‘amistia’ pintada egin duenari hori gertatuko zitzaion: ahaztu nola idatzi. Besterik gabe.
Ezker abertzaleak ez du amnesiarik presoekin. Amnistia du helburu. Baina aspaldi utzi zion hori soilik eskatzeari, eta euskal presoak Euskal Herriratzearen borrokari heldu zion (zein da aldarrikapen politikoetan ezker abertzalea bezain pragmatikoa eta malgua?).
Haren borrokari esker, gizarteak bere egin du Euskal presoak Euskal Herrira leloa. Baina orain iritsi da Realaren euforia giroa, begiratu herriko balkoietara, eta Realaren banderek goleadaz irabazi diete presoenei. Gizarteak presoen borroka bere egin ez duen seinale. Alde egotetik alde egitera tartea dago, tarte horretan amildegia, eta amildegiaren behean amnesia, esku zabalik.
|