Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  uztaila »  Iritzia »  Amnesia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Puntie ateaiez

Amnesia

Enekoitz Esnaola

Amnistia’, grekerazko ‘amnesia’ hitzetik dator. Oroimenaren galera da amnesia.

Horma batean ‘amistia’ pintada egin duenari hori gertatuko zitzaion: ahaztu nola idatzi. Besterik gabe.

Ezker abertzaleak ez du amnesiarik presoekin. Amnistia du helburu. Baina aspaldi utzi zion hori soilik eskatzeari, eta euskal presoak Euskal Herriratzearen borrokari heldu zion (zein da aldarrikapen politikoetan ezker abertzalea bezain pragmatikoa eta malgua?). Haren borrokari esker, gizarteak bere egin du Euskal presoak Euskal Herrira leloa. Baina orain iritsi da Realaren euforia giroa, begiratu herriko balkoietara, eta Realaren banderek goleadaz irabazi diete presoenei. Gizarteak presoen borroka bere egin ez duen seinale. Alde egotetik alde egitera tartea dago, tarte horretan amildegia, eta amildegiaren behean amnesia, esku zabalik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak