Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  uztaila »  Iritzia »  Zorionak Mikel

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu

Zorinak Mikel

Leire Ostolaza

Gehienean txoko hau kritikarako erabili badut ere, izenari arrazoia emanaz, akuilua onerako ere izan daiteke, aurrera bultzatzeko balio baitu.

.11 zenbakia bizkarrean duela gazte azpeitiar baten abileziaz gozatu dira gure begiak, eta Espainiako Liga bigarren postuan amaiturik, irabazteko bi punturen faltan, garaia heldu dela uste dut merituen zenbaketa egin eta bakoitzari dagokiona emateko. Zelai erdiko lan ixila eta gogorra egin du Mikelek; baloiak aurrera dotoreziaz bidaliz, galdutakoei etsi gabe jarraituz, berreskuratuz; burua hotz, bihotza bero umiltasunaren bidetik beti, taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Kanpoko izarren dizdirak itxutzen du futbola. Baina taldea talde izango bada zeresan handia dute Mikel, Xabi, Igor, Aitor eta hauen moduko bertako jokalari gazteek. Zer esanik ez jarraitzaileenganako gertutasunari dagokionez. Ez baita gauza bera izar galaktiko hauetako bat telebistaz ikustea jainkoa bailitzan, edo normaltasun osoz kalean gurutzatzea.

Jendeak erantzun bikaina eman du eta aspaldiko partez igande arratsaldeak zirraragarri gertatu dira, futbolaz eta ematen zaion garrantzi neurri kanpokoaz nazkaturik geundenontzat ere. Zorionak, beraz, Mikel, eta aupa Reala!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak