Zenbat buru, hainbat aburu
: uztarria.com-eko eztabaidie
uztarria.com-eko eztabaidie
GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko ‘eztabaidan’ atalean euskarazko prentsa hain gutxi irakurtzearen inguruan sesioan dabiltza kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:
‘Berria’ anitzagoa
Ez omen da erraza ohiturak aldatzea, gehiago saiatu beharko da.
Egunkari berriak, zabala beharko luke, lehen baino anitzagoa (lehen ere anitzenetakoa zen); ez Gara, El Diario Vasco edo Deia bezala alderdikoia.
Ohitura
Gutxi irakurtzen da
Azpeitian irakurtzeko ohitura handirik ez dago; eta euskaraz gutxiago irakurtzen da gazteleraz baino.
Jende gehienak El Diario Vasco ohituragatik erosten du eta irakurleen erdiak baino gehiagok hiru atalei bakarrik begiratzen die egunkari osoan: Azpeitiko orriari, eskelei eta Realari eskaintzen zaion tarte zabalari.
Altza porru
Euskalkian
Zergatik irakurtzen den hain gutxi euskarazko prentsa? Herri bakoitzeko euskalkian ez dagoelako idatzita eta batueraz kosta egiten zaio irakurtzea jende askori.
Eta zergatik irakurtzen den hainbeste DV? Telebistaren gida oso ona duelako eta Azpeitiko kartagatik. Euskarazko egunkari bat jendeak irakurtzeko jarri telebistako programazio on bat, Azpeitiko orri on bat eta batez ere txutxumutxuen atal handia. Utzi denok horrelako intelektual eta artikulu sakon-zaleen irakurle itxura egiteari. Gipuzkoan Hola aldizkaria Espainiako probintzietan baino askoz gehaigo saltzen baita, eta askogatik gainera.
Flash
Flashi erantzunez
Flash-ek idatzi duen bezala, behintzat, ez dut uste gehiago irakurriko dugunik euskaraz. Zein da zure herriko euskalkia, edo nire herrikoa? Batueraz irakurtzea kostatzen zaion jende guztiak erraztasuna al dauka, bada, gazteleraz irakurtzeko? Ez dut uste!
Gehiago dela uste dut olatuarekin ibiltzea, bakoitzak kontzienteki nahi dugun lekura igeri egitea baino. Edo horrelako zerbait!
Itziar
Lau ideia
Bakoitzak bere aldetik ez duelako gehiegi jartzen alde batetik, eta bestaldetik, bada, euskara irakurketa mundu honetan, nolabait esateko, berriegia delako.
Uste dut, hala ere, euskaraz gero eta gehiago irakurtzen hasiko dela jendea, ikastetxeetan euskaraz idatzi eta irakurtzen gure gazteak asko ikasten ari baitira.
Niretzako euskaraz ez da irakurtzen orain arte, ez delako ohiturarik egon. Berdin gertatzen da gaur egun pelikulekin ere; zeinek ikusiko du bada Arkumeen Isiltasuna filma? Izena bera ere oso arraroa egiten da eta. Jendearentzako artifizialegia gertatzen da euskaraz zenbait gauza egitea.
Van Halen
|