Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 21,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  uztaila »  Iritzia »  uztarria.com-eko eztabaidie

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : uztarria.com-eko eztabaidie

uztarria.com-eko eztabaidie

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko ‘eztabaidan’ atalean euskarazko prentsa hain gutxi irakurtzearen inguruan sesioan dabiltza kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:

‘Berria’ anitzagoa

Ez omen da erraza ohiturak aldatzea, gehiago saiatu beharko da. Egunkari berriak, zabala beharko luke, lehen baino anitzagoa (lehen ere anitzenetakoa zen); ez Gara, El Diario Vasco edo Deia bezala alderdikoia.
Ohitura

Gutxi irakurtzen da

Azpeitian irakurtzeko ohitura handirik ez dago; eta euskaraz gutxiago irakurtzen da gazteleraz baino. Jende gehienak El Diario Vasco ohituragatik erosten du eta irakurleen erdiak baino gehiagok hiru atalei bakarrik begiratzen die egunkari osoan: Azpeitiko orriari, eskelei eta Realari eskaintzen zaion tarte zabalari.
Altza porru

Euskalkian

Zergatik irakurtzen den hain gutxi euskarazko prentsa? Herri bakoitzeko euskalkian ez dagoelako idatzita eta batueraz kosta egiten zaio irakurtzea jende askori.

Eta zergatik irakurtzen den hainbeste DV? Telebistaren gida oso ona duelako eta Azpeitiko kartagatik. Euskarazko egunkari bat jendeak irakurtzeko jarri telebistako programazio on bat, Azpeitiko orri on bat eta batez ere txutxumutxuen atal handia. Utzi denok horrelako intelektual eta artikulu sakon-zaleen irakurle itxura egiteari. Gipuzkoan Hola aldizkaria Espainiako probintzietan baino askoz gehaigo saltzen baita, eta askogatik gainera.
Flash

Flashi erantzunez

Flash-ek idatzi duen bezala, behintzat, ez dut uste gehiago irakurriko dugunik euskaraz. Zein da zure herriko euskalkia, edo nire herrikoa? Batueraz irakurtzea kostatzen zaion jende guztiak erraztasuna al dauka, bada, gazteleraz irakurtzeko? Ez dut uste!

Gehiago dela uste dut olatuarekin ibiltzea, bakoitzak kontzienteki nahi dugun lekura igeri egitea baino. Edo horrelako zerbait!
Itziar

Lau ideia

Bakoitzak bere aldetik ez duelako gehiegi jartzen alde batetik, eta bestaldetik, bada, euskara irakurketa mundu honetan, nolabait esateko, berriegia delako.

Uste dut, hala ere, euskaraz gero eta gehiago irakurtzen hasiko dela jendea, ikastetxeetan euskaraz idatzi eta irakurtzen gure gazteak asko ikasten ari baitira.

Niretzako euskaraz ez da irakurtzen orain arte, ez delako ohiturarik egon. Berdin gertatzen da gaur egun pelikulekin ere; zeinek ikusiko du bada Arkumeen Isiltasuna filma? Izena bera ere oso arraroa egiten da eta. Jendearentzako artifizialegia gertatzen da euskaraz zenbait gauza egitea.
Van Halen

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak