Literatuzta
Urko Egaña
Literatura baino
ez da buruotan
ta beti egonarren
kaleratzekotan
egiteko beldurra
izan da askotan
zer gozatu izango
dugu uztail hontan
hitza eta herria
uztartu asmotan.
Herri literatura
herritarra denez
ta egunerokoan
darabilkigunez
aintzakotazt hartuko
dugu egun batez
ta zu ere beraren
osagai zarenez
ekitaldietara
animatu zaitez.
|