Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  uztaila »  Etxebizitza, suertatu edo ez zorte kontua »  Etxeak erosteko baldintzak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etxeak erosteko baldintzak

NORBANAKOARENAK. Udalak jarritako hiru baldintzak: Azpeitian erroldatuta egotea azken bost urteotan; jabetzan etxebizitzarik ez izatea; gehienez 45 mila euro eta gutxienez bederatzi mila euro irabaztea urtean. (Babes ofizialeko eta sozialeko etxebizitzen eskaria egiteko gehienezko irabazia urtean 33 mila euro da).

ORDAINKETAK. Behin etxea izendatutakoan, %10a ordaindu beharko du erosleak; egitura egindakoan, beste %10a; azulejoa jarritakoan %20a; eta eskriturak egindakoan gainontzekoa, %60a. Behin izendatutakoan atzera eginez gero, or-daindutako diruaren %10a galduko da. Babes ofizialeko eta sozialeko etxebizitzen ordainketa modua desberdina izan ohi da. Kasu honetan ordainketa atzeratu egiten da, etxebizitzan bizitzen jarri arte. Behin bizitzen jarritakoan hasi behar izaten da ordaintzen.

JABETZA. Hamar urtean ezingo da etxebizitza saldu, eta saltzekotan Azpeitia Lantzeni saldu beharko zaio, KPI gehituta. Hamar urte pasa ostean, eroslearen jabetzan geldituko da. Etxebideren esanetan, sustapen pribatuz egiten diren babes ofizialeko etxebizitzak jabetza osoan ematen dira, baita udal sustapen batzuetan ere. Aldiz, Eusko Jaurlaritzak egiten di-tuen babes ofizialeko eta sozialeko etxebizitzak 75 urterako ematen dira.

BIZITZEN JARRI BEHAR. Behin etxebizitza bukatu eta giltzak hartzen direnean, eta sei hilabeteko epean, bertan bizitzen jarri beharko da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak