Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  ekaina »  Erlien munduek txikitetiken erakarri izen natxik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu! : Joxe Inazio Aiestaran - erlezaina

Erlien munduek txikitetiken erakarri izen natxik

Ezizenez ezagunago da; alegiye, *Muxu* bezela, Jose Inazio Aiestaran bezela baino. Berari, betitik gustayu izen zazko erliek, eta baserriyen 30 erle kaja inguru dauzke; 75 kaja ere edukite dago. Kaja bakoitzien 30.000 erle bizi dire gutxi gora-behera.

 
 
 

-Nolatan hasi hitzean erliekin?

Txiki-txikitetiken erakarri izen natxibek. Umetan erle bat harrapatu eta pote ba-ten sartu nian zer egiten deben jakiteko. Denboriekin ikisten jun nauk. Azpeiti-Axkoiti inguruen erle gehiyen nik zauzkeat.

-Erliez asko jakingo dek.

Urtiekin ikisten jun nauk. Gipuzkuko erlezainen elkartien lehenengotako bazkidie nauk, eta handiken informaziyo asko eskuratu izen diat.

-Lehen baserri askotan ikusten hituan erliek.

Bai. Lehen azukre gutxiyo zagoan, eta eztiye asko ibiltzen huan azukrien partez. Pixkenaka jendie erliek kentzen jun dek, heldu egiten debelako. Gainera, gaur egun lehengo florarik ez ziok eta pixkenaka desagertzen jun dituk.

-Lan haundiye ematen al debe?

Ez. Udera aldien hamabostien behin kajei begiratute nahikue izeten dek. Kontuten eduki beher izeten dek kaja bakoitzien erliek ibiltzen deben sartu-ertena. Normala baldin badago, ondo dagon seinale. Bestela, erregiñe aldatu beher izeten dek edo ume sortie aldatu eta antzekuek egiten dituk. Hemen dagon arazorik haundiyena klimie dek, klime sekue beher diabe eta.

-Hik nolako erliek dauzkek?

Hemengue, erle beltza: apis melifika. Alde hontan gehiyen hori ziok. Azken aldiyen, ordie, degeneratzen jun dek.

-Berayek egiten deben eztiyekin zer egiten dek?

Gorostitxoko Eztiolan bazkidie nauk, Usurbilen. Han enbasatzen diagu eztiye eta gero norberak etxea ekartzen dik. Normalien, baserriyetan eta produzitzen dan eztiye dietetikako dendetara ematen diagu saltzeko.

-Zenbat ezti fabrikatzen dek urtien?

  1. kaxa zauzkeat eta 200 kilo inguru produzitzie ziok. Kaxa batetik gehiyen 75 kilo produzitu diat.

-Zein da ezti ona emateko sekretue?

Produkto naturalak ibiltzen ditxiat. Garbiketie ere oso garrantzitsue dek.

-Erle artien kontuz ibili beherko dek.

Kontuz ibili beher izeten dek; animali danak zoabe errespetue. Ni, normailen, trajiekin eta hauspuekin ibiltzen nauk, baiño erliek lasai bazaudek traje gabe, itomena sortzen dik eta. Erliek heldu eta eztena azkar ateraz gero, ez dek ezer pasatzen.

Txikiteko ametsa. “Erlientzako bakarrik lan egitie gustatuko zitean, baiño gaur egun dauden enpresa multinazionalakin hori eziñezkue dek”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak