Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  ekaina »  59.000 euro behar dira egunkari berrirako »  Dirua ez bada lortzen porrota

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

EUSKARAZKO EGUNKARIA

Dirua ez bada lortzen porrota

Uztarria Kultur Koordinadora

Euskaldunak bai, baina euskaltzaleak ere ba al gara azpeitiarrok? Orain ikusiko da garen edo ez garen. 59.000 euro. Horixe da Azpeitiak duen erronka. Egunkari berria jaioko bada, horixe da Azpeitiak bildu beharreko diru kopurua. Dirurik ezean, euskarazko egunkaririk ere ez.

Azpeitiarrok (ere) gogor erantzun genuen Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean. Donostiako manifestaziora joan egin ginen, eta martxoaren 13an herria gelditu egin genuen. Egunkaria-ren alde, itxieraren kontra kalera atera ginen azpeitiarrok (ere).

Baina Egunkaria-ren alde egotetik Egunkaria-ren alde egitera pasatu behar dugu. Euskarazko prentsaren alde egitera. Eta horrek jarrera argiak eskatzen ditu, ekintza argiak: bakoitzak ahal duen neurrian, eros ditzala egunkari berrirako akzioak; bakoitza, ahal duen neurrian, egin dadila harpidedun. Irakurri euskaraz. Egin publizitatea euskal prentsan. Lagundu, instituzioetatik, egunkari berria.

Egunkaria zelako, eta datorren egunkari berria izango delako euskarazko egunkari nazional bakarra. Independentea. Zabala. Baterakoia. Euskaltzalea. Behar genuena eta behar duguna. Azpeitiak erronka handia du, erronka handia dugu azpeitiarrok esku artean: 59.000 euro. Ez lortzea porrota litzateke. Eta orain ikusiko da garen edo ez garen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak