Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 16,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  ekaina »  59.000 euro behar dira egunkari berrirako »  Herritarren aletxoa euskarazko kazetaren alde

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

EUSKARAZKO EGUNKARIA

Herritarren aletxoa euskarazko kazetaren alde

Oihana Elduaien

Azpeitiarrak laguntza ematen ari dira euskarazko egunkari berria egiteko. Batzuek akzioak erosi dituzte, banaka edo taldean; besteak harpidedun egin dira. Bakoitzak berea eman du

Mallas-eko langileak
Mallas-eko langileak .  Akziodun. Lanuzteak ez zion Mallaseko langile guztiei eragin. Denak bustitzeko modua aurkitu eta 300 euroko bi akzio erosi dituzte. Lantegi guztiak. Beraien lantegiko kortxoan bezala lantegi guztietan akzioak egotea egokia litzatekela diote. Mallaseko langileek 300 euroko bi akzio erosi dituzte, “elkartasuna adierazteko eta egunkari euskaldun bat esku artean edukitzeko gure ekarpen txikia egiteko”. Euskal Herrian lanuztea egin zen martxoaren 13an, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera salatzeko. Azpeitian ere ja-rraipen handia izan zuen lanuzteak in-dustria munduan, eta Mallaseko langileek beraien makinak gelditu zituzten or-dubetez. Hala ere, lanuztea ez zuten langile guztiek egin. Erreleboetako lan sistema dela-eta goizeko taldeari baino ez baitzion eragin 11:00etatik 12:00etarako lanuzteak. “Batzuek lanuztearekin adierazi zuten elkartasuna, baina bakoitzak bere ekarpena egin behar zuela uste genuen”. Guztiak bere aldetik zerbait emateko sistema baten bila hasi ziren. “Ordubeteko lanuzteak hamar bat eu-roko kosto ekonomikoa du gutxi gora-behera”, langileek diotenez. Beraz, “la-nuzterik egin ez zutenek hamarna euroko ekarpena egitea adostu genuen”. Ha-laxe egin zuten. Argazkiko hiru langileek bildu zuten dirua, eta bildu ondoren Egunkaria-ren aldeko herri batzordearekin harremanetan jarri ziren, 600 euroko balioa duten akzioak erosteko. Orain, lantegiko kortxoan daude akzioak. “Dirua biltzeko modu egokia izan daiteke lantegietakoa, eta gurean bezala beste lantegietako kortxoetan ere akzioak egotea positiboa litzateke”. 
Pilotariak akziodun
Pilotariak akziodun.  Kepa Peńagarikano. Pilotariek ere euskarazko egunkariaren beharra dutela dio. "Egin dutena egiteko ez dago eskubiderik". Denerako prest. Harpidedun egin da, eta akzioak ere erosi ditu. Beste zerbait egin behar bada, hori ere egingo duela dio. Egunkariaren itxierak berari ere eragin ziola dio Kepa Peńagarikanok, eta "laguntzeko aukerarik baldin badugu, zer gutxiago!" dio. Harpidedun egin zen hasieran, geroago akzioak ere erosi ditu. "Nik ere nire ondar alea jarri nahi izan dut" dio; horregaitik egin nintzen harpidedun". "Euskarari eta Euskal Herriari egin diotena egiteko ez dago eskubiderik eta euskarazko egunkari berriaren alde egin dezakedana egiteko prest nago", dio bigarren mailako buruz buruko txapeldun berriak, ziurtasun osoz. "Harpidedun egitea erabaki dut, eta beste zerbait egin behar bada ere egingo dut".  
Komertzioak
Komertzioak.  Eduardo Berasategi. Erdi kalean du harategia, eta akzioak eskaintzera joan zitzaizkienak gustura hartu zituen; 300 euroko akzioa erosi zuen. Euskara. Egunkaria ixteari gogorra iritzi dio eta bakoitzak bere alea eman behar duela uste du. Euskararen alde dagoela dio Edu-ardo Berasategik, eta euskaraz zegoen egunkari bakarra kentzen saiatu izana ez du onartzen. Denon laguntzarekin egunkari berria argitaratzeko aukera dagoenez, bere alea ematea erabaki du, eta 300 euroko akzioa erosi du. “Euskara gure hizkuntza da, eta ahal den heinean lagundu nahi izan diot, sentimentu guztiarekin”. Euskarazko egunkari bakarra ixtea “go-gorra” dela dio. “Espainiatik denak kontra izan arren, gure hizkuntza salbatzeko zerbait egin beharra” dagoela uste du, eta horretarako bakoitzak berea aportatzea “garrantzizkoa” ikusten du. “Denontzako izango da ona euskarazko egunkariarentzat emandako laguntza”. 
Akziodun eta harpide
Akziodun eta harpide.  Ińigo agirre. Agirre opariak dendan erosi ditu akzioak, bere lantokian. 50 euroko bi akzio. 2. Egunkaria. Egunkaria-k lehen eta Egunero-k orain beti egiten die bisita etxera; hala ere, El Diario Vasco dute lehen gonbidatua. Euskaldunon Egunkaria-k argia ikusi zuenean “bezero” egin ziren, eta orain ere beraien laguntza eman nahi izan diote kazeta euskaldunari, akzioak erosiaz eta harpidedun eginaz. Hala ere, Egunero “bigarren egunkaria” da beraien etxean, Diario Vasco bai-ta “erreferentzia” betidanik, ohituraz edo. Otsailaren 22ko Donostiako manifestazioa ekarri du gogora “erabaki nazkante horren aurrean”, eta manifestazioko erantzuna “han bakarrik ez dadila geratu”. “Ahal den mailan” akzioak hartzera animatuz, “banaka ezin bada binaka, edo familiaren artean, koadrilan...”.  
Baserrian
Baserrian.  Joxe Agirre. Herriko baserrietara ere iristen da Egunero; Joxe Agirre bertsolaria dugu lekuko. Era guztietako laguntza. Itxi eta berehala egin zen harpidedun Oanda, baina bere laguntza ez da hor amaitu, kanpainan akzioak kaleratu direnean 50eko bat eskuratu duelako. Pena handia hartu zuen Joxe Agirrek Egunkaria itxi zutenean. “Zergatik itxi behar dute ba egunkari euskaldun bakarra? Guk ez al dugu bada eskubiderik?”. El Diario Vasco eta Egunero daude haien etxean ordutik. “Ordu arte ez nuen sekula Egunkaria-rik hartu” dio, baina, premiak behartuta, biak erosten dituzte orain; “egunkari erdia” ere bai. Agirrek berak ez du irakurtzeko zaletasunik, baina irakurtzen hasita nahiago du Egunero irakurri, “gure hizkuntzan” delako. “Euskaldunok zergatik ez dugu bada eduki behar egunkari euskaldun bat?”, galdera egiten du, eta denak harpidedun egitera animatu nahi ditu. Akzioak ere “erosi behar” direla dio. 
Udaletxean eta etxean
Udaletxean eta etxean.  Ima Epelde. Udaletxean egiten du lan. Senarrarekin eta bi alabekin bizi da. Harpidedun berria. El Diario Vasco erosten zuen lehen, orain Egunero. Euskarazko kazeta berriak iraun dezan harpidetzak behar direla dio. Ima Epeldek udaletxean egiten du lan, eta Egunkaria itxi zutenean harpidedun egin zen Egunero-n, itxierak eragin zion “amorruagatik”. Lehen, tartean behin erosten zuen Egunkaria. “Lehen Diario Vasco erosten nuen, igandeetan-eta, baina Euskaldu-non Egunkaria itxi zutenetik euskarazkoa erostea erabaki nuen”. Euskal prentsa lagundu beharra azpimarratzen du: “Euskal prentsa izan nahi badugu laguntza ekonomikoa beharrezkoa da, eta onena harpidedun egitea da”. Akzioak erostea ere beharrezkoa eta ondo dagoela dio, baina, “egunerokoa da benetako laguntza”. 
Koadrilak
Koadrilak.  Denak pixka bat jarriz. Bakoitzak bere ekarpena eginez 50eko bost akzio erosi ditu argazkiko koadrilak. Denontzat. Besteek ere beraiek bezala egitea nahi dute, euskarazko egunkari berria “denona eta denontzat” izateko. Bakoitzak bere ekarpena egin eta 50eko bost akzio erosi dituzte koadrila osoaren artean, “Eus-kal Herrian euskarazko egunkari bat behar delako”. Horretarako, “diru asko behar da”, eta “bakoitzak bere apurra jartzen ez badu...”. Horrela bada, egin zezaketen “gutxiena” akzioak erostea dela iritzi diote. “Lehe bailehen ikusi nahi dugu euskarazko egunkaria kalean”, diote, eta hori dela medio, herriko koadrila guztiak “animatu” nahi dituzte akzioak erostera, “ba-koitzak ahal duen moduan”. Gainera, sortuko den egunkaria “guztiona eta guztiontzat” izango dela diote.  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak