Zenbat buru, hainbat aburu
: Puntie ateaiez
Zer berri?
Enekoitz Esnaola
Orain urte batzuk, atentatu baten ostean, egunkari bateko kazetariak, albistean, Euskal Batasuna Iparraldeko alderdiak ekintza kritikatu zuela zioen, ñabardura honekin: “EBk frantsesez bidali du prentsa oharra”. Kazetariak espainolez idatzi zuen albistea.
Orain aste batzuk, euskal futbol talde batek partida kanpoan zuenean, egunkari bateko kazetaria pozik zegoen, estadioan hango hizkuntzan zeudelako oharrak eta idatziak, ez espainolez. Kazetariak espainolez idatzi zuen albistea.
Orain egun batzuk, hautagai gehienak euskaldunak ez zirela salatu zuen EHEk, eta irrati bateko kazetariak horixe nabarmendu zuen. Kazetariak espainolez eman zuen albistea.
Aipatu egunkariak eta irratia, euskaltzaleak dira. Teorian. Azpeitiarrok ere bai. Teorian. Orain daukagu erronka. Berria berri edo zaharra berri?
|