Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  ekaina »  Iritziak »  Leire Ostolaza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Akullue

Aitonena bakarrik?

Leire Ostolaza

Adineko jendearen aisialdi guneak garrantzitsuak dira gaur egun, eta garrantzitsuagoak izango omen dira etorkizunean. Azpeitian badugu Aitonena izeneko taberna bat, eta Sanjuandegi auzoan ere bagenuen beste bat aiton-amonen gozamenerako. Orain dela aste batzuk zabaldu berri da Sanjuandegiko Aitonena berria, eta izen honekin zabaldu ere. Aitonentzat bakarrik ote dira herri honetako adinekoen aisialdirako guneak? Ez al dituzte bada amonek ere merezi gune horiek? Badakit txorakeria bat izan daitekela hau beste mila arazo larrien aurrean, baina lehenengoan hortaz konturatuta, asko kostako al zen berdintasunez jokatuz behin eta berriro emakumeak ez baztertzea? 2003 urtean inor ba al da tabernak gizonentzat soilik direla dionik? Ez dut uste, eta ez nuke pentsatu nahi intentzio txarrez egindakoa denik, inertziaz edo ohituraz, pentsatu gabe eginiko zerbait baizik.

Etorkizuneko aiton-amonak izango gara gu, eta nahiko genuke ordurako zenbait ohitura baztertzaile bazterrera uztea, gazteok ohituak baikaude emakumeak taberna, kiroldegi eta beste aisialdi gunetan lasaitasun osoz ikusten. Egunero ikusten dira amonak Aitonenan, baina gauza txikiak aldatuz egiten dira iraultza handiak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak