Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  ekaina »  Iritziak »  Kepa Susperregi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

zenbat buru, haibat aburu : azketako ude

etorkizuna elkartasunez eraikiz

Kepa Susperregi

Jose Maria Setienek, gure Elizbarrutiko Gotzain izandakoak, 1998. urteko abenduan, idatzi zuen bere azken Pastoral Idazkia. Garai hartako su-etenak sortutako itxaropenetan idatzitako idazkiak Bakegintzan elkarrekin zuen titulua.

Idazkian bakegintzaren inguruko zenbait gogoeta etiko eskaintzen saiatu zen: bakeak zuzenbidea duela oinarri gogoratzen zuen; baita zuzenbideak pertsonen giza eskubideak errespetatzea suposatzen duela ere.

Gure Euskal Herriko herritarren artean ezaguna dugun aniztasun soziologikoa, politikoa, kulturala gogoan hartzen zuen, “hori aitortzea ezinbesteko eta funtsezko eskakizuna” dugula adieraziz.

Egoera horretan, gizabanako bakoitzari eta taldeei aitortzen zaien askatasuna dela-eta, errespetatu beharrezkotzat jotzen zuen; gainera, “aukera desberdina edo kontrakoa egin dutenei dagokien eskubidea” dela zioen. Gizartea zatitzeak ere kezkatzen zuen: “Gehitxo hitz egin da bi fronteren moldaketaz, bata espainolista eta bestea abertzalea”.

Lau urte eta erdi geroago, hauteskunde atari honetan (kanpaina amaitzear dela idazten ari naiz) ukaezinezko gatazka bizi dugu. “Mehatxuak ez dira oraindik itzali. Beldurpean bizi direnak ugari dira. Legeen, auzien eta agintarien aldetik herri honen aurkako erasoak sentitzen dituztenak asko dira. Herritarren eskubideak mugaturik ikusten dituztenak ez dira gutxi”, zioen duela egun gutxi Juan Mari Uriartek, Elizbarrutiko egungo gotzainak.

Guztientzako onargarri eta baliagarri den ir-tenbide bat irrikatzen dugu. Beharrezko dugu elkarrizketa. Ez ote gara gai izango, denen gi-za eskubideak gogoan hartuz eta elkarrenganako begirune izanez, etorkizuna elkartasunean eraikitzeko?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak