Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  ekaina »  Iritziak »  uztarria.com-eko eztabaidie

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : uztarria.com-eko eztabaidie

uztarria.com-eko eztabaidie

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web gunean udal hauteskundeetako emaitzen inguruan inguruan sesioan dabiltza. Hona hemen gutun horietako sorta bat:

Analisi bat eginez

Nik analisi txiki bat egingo dut, boteprontoan, eztabaida pizte aldera. Niri okurritzen zaizkidanak, di-da:

-Irabazle nagusia alkate berria, Eizmendi izan da. Aurreko hauteskundeetan Bastidak inoizko emaitzarik onena lortu zuen; bada, honek, hura gainditu du, dezentez. Gainera, Foru Aldundirako jasotako botoak baino gehiago jaso ditu EAJ-EAk munizipaletan, Eizmendiren tiradizoaren seinale. Erronka honakoa du: eutsiko ote dion konfiantza horri? Udal politika egiteko beste modu bat nahi dute EAJ eta EAko botoemaileek, eta Eizmendik irudi horixe eman duela iritzi dio jendeak. Gainerako alderdi guztiak, koalizio honetatik oso urruti gelditzen dira Azpeitian. Une hauetan, EAJ-EAk ez dauka boterea galtzeko arriskurik.

-Habeak emaitza onak lortu ditu parte hartu du-en bezala parte hartuta. Foru Aldundirako AuBk lortutakoak baino boto gehiago, Odriozolaren taldeak jendeaen konfidantza irabazi duen seinale. Azpeitian ezker abertzalea kontuan hartu beharreko indarra da, ezbairik gabe. Bigarren indarra. Hala ere, aurreko udal hauteskundeetatik boto asko jaitsi da, ia herena. Jaurlaritzako emaitzekin alderatuz, zerbait igo da, baina, Jaurlaritzakoak, emaitza txarrak izan ziren EHrentzat. Gertatzen dena da, ezin dela jakin zenbateko eragina izan duen legez kanporatzeak, eta zenbatekoa beste zerbaitek.

-PSE-EE eta PP alderdiek indar gutxiago erakusten dute udal hauteskundeetan, bestelakoetan baino. Udalerri mailan gutxi ikusten diren seinale. Justu iritsi dira minimoa den %5era, eta hori, boto legalak soilik kontuan hartuz gero; bestela, ezta minimo horretara ere. PSEk, hala ere, asko igo du aurreko hauteskundeetako boto kopurua, eta Urangak Foru Aldundiko botu kopuruari eutsi dio.

-EB-IUk goranzko joerari eusten dio, Azpeitian, inguruan bezalaxe. Baina oraindik oso alderdi minoritarioa da gurean.

-Aralarrekoak ez ziren udal hauteskundeetara kandidaturarik aurkezteko gai izan, baina Foru Aldundiko hauteskundeetan 300 boto lortu dituzte. Ezker abertzalearen ehuneko hamabost inguru. Ez da asko; ez da gutxi. Segun nondik begiratzen den. Laburbilduz: ia denak pozik. EAJ-EA, irabazi egin dutelako. Habeak, eutsi egin diolako erronkari. PSE eta PP, lehen aldiz zinegotziak dituztelako... Denak pozik! Holako kirolik!

Analista

Habea irabazle

Ni ere, Analistak bezala, nire analisi propioa egiteko asmoz nator. Hauteskunde hauetako irabazle nagusia Habea izan da Azpeitian, oztopoak oztopo bi mila boto baino gehiago lortu ditu eta hor ez daude egon behar luketen guztiak: batetik Ertzaintza botoak lapurtzen ibili da Gipuzkoan han eta hemen, eta bestetik, Eizmendi eta Bastida Habearen ateak itxi nahian ibili dira hainbat boto eragotziz. Habeari orain udalbatzarretara joateko eskubideaz baliatzea geratzen zaio, guk aukeratuak izan baitira, eta hor egon behar dute politika egiten erakusteko.

EHK

Ez da desgrazia

Desgrazia al da PSE-EEk eta PPk zinegotzi bana lortzea Azpeitian? Ez al litzateke desgrazia handiagoa EAJ-EAk zinegotzi denak eskuratzea? Egoera ez da normala, egoera oso larria da, ez ahaztu bi mila azpeitiarretik gorak (eta atzetik datozen hainbat eta hainbat gaztek) ez dutela ordezkaririk izango Udalean datozen urteetan. EAJ-EAk hamazazpi zinegotziak lortu izan balitu, normaltasun egoera irudikatu nahiko lukete. Orain, sikiera, Udaleko plenoek itxura anormala izango dute: espainolen ordezkariak, bizkarzainak...

Desgraziz?

Eztabaidatu egin behar

Pilota EAJ-EAren teilatuan dago une honetan, Azpetian. Habeak lau zinegotzi atera ditu (ia bost), bi mila herritarretik gorak babesa eman diote, eta orain EAJ-EAk ikusi beharko dute nola ordezkatu daitezkeen bi mila horiek Udalean. Eta ez dago besterik. Gero, behin hori ziurtatutakoan, betiko moduan mahaiaren inguruan jarri beharko dira denak, gaiaren inguruan eztabaidatu eta abar. Baina horretarako aukerarik emango al zaie bi mila azpeitiar horien ordezkariei?

Pilota teilatuan

Abstentzio zalea

Abstentzio zalea naiz, eta oraingoan ere hala egin dut. Baina bien arten elkarrizketa egon beharko luke, eta ikusi bakoitzak zer eskaintzen duen. Ez du balio besteari eskatzea norbera gauza ez dena emateko.

  1. ri

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak