Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  ekaina »  Nolakoa da Errezilgo indartsua? »  Amak bere semea defenditu zuenekoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Aurrera ekarrita : Aimar Irigoien - Harrijasotzailea

Amak bere semea defenditu zuenekoa

Aimarren ama ere beti joaten da haren saioetara, bestela etxean bakarrik gelditzen delako. Eta semea han edo hemen saioan ari dela, hari buruzko “komentario zelebreak” en-tzuten ditu Maria Jesusek, “gurasoon kontrakoak; nola daitekeen umea horrela ibili harri-tzarrekin eta abar”. Bera ikusleen artean, jendartean egoten denez, dena entzuten du, eta haiek, jakina, ez dakite bera Aima-rren ama denik. Beti “aguantatu” egiten du, baina behin erantzun egin zuen, barru-barrutik atera zitzaiolako. “Ez dakit non zen. Guraso-on kontra etengabe ari ziren batzuk, oso go-gor, ‘hori baino kirol ederragorik ez da ba egongo’-eta esanez. Or-duan bueltatu egin nintzen eta esan nien: ‘Semea nahiago dut horrela ikustea, mozkorrean eta drogekin baino’. Eta esan nien Aimarren ama nintzela. Mutu utzi nituen”.

“Zenbat jende dagoen arrastorik ez dakiena!”, dio Aimarrek berak, lasai-lasai, imintziorik ere egin gabe kasik. Amak, berriz: “Jendeak ulertu behar du harri-jasotzea hemengo kirola dela, Euskal Herrikoa, eta kirol hau horrelakoa dela”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak