|
|
|
Aurrera ekarrita
: Aimar Irigoien (harri-jasotzailea)
Amak bere semea defenditu zuenekoa
Aimarren ama ere beti joaten da haren saioetara, bestela etxean bakarrik gelditzen delako. Eta semea han edo hemen saioan ari dela, hari buruzko “komentario zelebreak” entzuten ditu Maria Jesusek, “gurasoon kontrakoak; nola daitekeen umea horrela ibili harritzarrekin eta abar”. Bera ikusleen artean, jende artean egoten denez, dena entzuten du, eta haiek, jakina, ez dakite bera Aimarren ama denik. Beti “aguantatu” egiten du, baina behin erantzun egin zuen, barru-barrutik atera zitzaiolako. “Ez dakit non zen. Gurasoon kontra etengabe ari ziren batzuk, oso gogor, ‘hori baino kirol ederragorik ez da ba egongo’-eta esanez. Orduan bueltatu egin nintzen eta esan nien: ‘Semea nahiago dut horrela ikustea, mozkorrean eta drogekin baino’. Eta esan nien Aimarren ama naizela. Mutu utzi nituen”.
“Zenbat jende dagoen arrastorik ez dakiena!”, dio Aimarrek berak, lasai-lasai, imintziorik ere egin gabe kasik. Amak, berriz: “Jendeak ulertu behar du harri-jasotzea hemengo kirola dela, Euskal Herrikoa, eta kirol hau horrelakoa dela”.
|