Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  Hauteskundeetako zenbaki berezia, maiatzaren 25a »  Xoxotera bidean bozkatzera

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Duela zortzi urte bezala, Xoxoteko egunean egokitu dira aurtengoan udal hauteskundeak. Azpeitiar gehienak goiz partean gerturatu ziren botoa ematera

Xoxotera bidean bozkatzera

Duela zortzi urte bezala, Xoxoteko egunean egokitu dira aurtengoan udal hauteskundeak. Azpeitiar gehienak goiz partean gerturatu ziren botoa ematera.

 

Goizean goizetik hasi ziren azpeitiarrak hauteslekuetara gerturatzen. Duela 8 urteko hauteskundeetan bezala, Xoxoteko egunean tokatu dira aurten ere. Orduan bezala, Xoxotera zihoazenak izan ziren lehenengoetakoak botoa ematen. Mahaikideek ziotenez ”goizean arratsaldean baino jende gehiago gerturatu da botoa ematera”. Berrikuntzak ere izan ziren atzokoan. Boza ematerakoan, EHNArekin botoa emateko aukera izan zen lehen aldiz. Hasieran mahai batzuetan oztopoak ipini zituzten EHNArekin bozkatzeko, baina, azkenean, EHNArekin botoa eman ahal izan zuten hala nahi zuten batzuek. Egunak ere eman zuen gehiagorako. Eguerdi partean liskarrak izan ziren udaletxean eta Aitonena aretoan zeuden hauteslekuetan, AuB eta Habeako kide batzuk beraien boza-txartelak uztera gerturatu zirenean. Gertaera hau alde batetara utzita, egun nahiko lasaia izan zen atzokoa.

PEÑAREN GARAIPENA Hausteskunde giroa alaitu zutenak ere izan ziren. Atzo, Kepa Peñagarikano pilotari azpeitiarrak bigarren mailako finala irabazi zuen, eta arratsaldeko zortzietan ongietorria egin zioten. Udaletxeko balkoira igo zen eta bertan hasi zen ospakizuna, Peñak txanpain botila ireki zuenean eta behean zeuden ikusle nahiz ertzainak busti zituenean. Giro alai eta politean ibli ziren Peñagarikano eta bere lagunak hauteskunde egunean garaipena ospatzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak