|
|
|
Duela zortzi urte bezala, Xoxoteko egunean egokitu dira aurtengoan udal hauteskundeak. Azpeitiar gehienak goiz partean gerturatu ziren botoa ematera
Xoxotera bidean bozkatzera
Duela zortzi urte bezala, Xoxoteko egunean egokitu dira aurtengoan udal hauteskundeak. Azpeitiar gehienak goiz partean gerturatu ziren botoa ematera.
Goizean goizetik hasi ziren azpeitiarrak hauteslekuetara gerturatzen. Duela 8 urteko hauteskundeetan bezala, Xoxoteko egunean tokatu dira aurten ere. Orduan bezala, Xoxotera zihoazenak izan ziren lehenengoetakoak botoa ematen. Mahaikideek ziotenez ”goizean arratsaldean baino jende gehiago gerturatu da botoa ematera”.
Berrikuntzak ere izan ziren atzokoan. Boza ematerakoan, EHNArekin botoa emateko aukera izan zen lehen aldiz. Hasieran mahai batzuetan oztopoak ipini zituzten EHNArekin bozkatzeko, baina, azkenean, EHNArekin botoa eman ahal izan zuten hala nahi zuten batzuek.
Egunak ere eman zuen gehiagorako. Eguerdi partean liskarrak izan ziren udaletxean eta Aitonena aretoan zeuden hauteslekuetan, AuB eta Habeako kide batzuk beraien boza-txartelak uztera gerturatu zirenean. Gertaera hau alde batetara utzita, egun nahiko lasaia izan zen atzokoa.
PEÑAREN GARAIPENA
Hausteskunde giroa alaitu zutenak ere izan ziren. Atzo, Kepa Peñagarikano pilotari azpeitiarrak bigarren mailako finala irabazi zuen, eta arratsaldeko zortzietan ongietorria egin zioten. Udaletxeko balkoira igo zen eta bertan hasi zen ospakizuna, Peñak txanpain botila ireki zuenean eta behean zeuden ikusle nahiz ertzainak busti zituenean. Giro alai eta politean ibli ziren Peñagarikano eta bere lagunak hauteskunde egunean garaipena ospatzen.
|