Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  Hauteskundeetako zenbaki berezia, maiatzaren 25a »  Lehenengo hitzak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hautagai guztiek inpresioak, beroan

Lehenengo hitzak

Julian Eizmendi, batzokian
Julian Eizmendi, batzokian .   
Miren Odriozola, bozkatzerakoan
Miren Odriozola, bozkatzerakoan.   

Julian Eizmendi, lortutako emaitzekin pozik agertu zen atzo gauean, batzokian. “Gehiengoaren konfidantza lortu dugu”, esan zuen.

Batzokian EAJ alderdiko kide ugari bildu zen atzo gauean, emaitzei adi; aurpegi alaiak ageri ziren. EAJ-EA koalizioan zerrendakide diren EAJko zinegotzi denak bertan zeuden bilduta, baita Julian Eizmendi alkategaia eta orain arteko alkate Jose Mari Bastida ere. Datozen urteetan alkate izango dena —ekainaren 14an izango da udaletxean kargu hartzea— alderdikideen zorionak jasotzen ari zen.

Julian Eizmendik gustura zegoen lortutako emaitzekin —alkatetza eta 15 zinegotzi—: “Herriaren konfidantza eskatzen genuen, eta gehiengo batek eman egin digu. Orain hutsik ez egitea espero dugu. Herrigintzarako indar handia lortu dugu, eta baita Euskal Herriaren bakegintzarako, normalizaziorako eta elkarbizitzarako ere. Orain emaitzak ondo administrazea espero dugu”, izan dira Julianen lehen hitzak.

Miren Odriozola. “Boto hauekin udalbatza guztietan egongo gara”

Baldintza eskasetan jardun direla dio, baina gustora dago lortutako emaitzekin.

Ze balorazio egiten duzu kanpainaren inguruan?

Ez digute utzi kanpaina egiten, oso baldintza txarrak izan ditugu. Etxez etxe ibili behar izan dugu jendeak papeletak izateko. Gaur bertan ere –atzo– papeletak hauteslekuetara eramatera joan gara, eta Azpeitiko EAJ-PNVko alkategaiak atea itxi digu, nahiz eta berak ezin duen hori egin.

Emaitzei buruz zer?

Guretzat oso positiboa izan da baldintza txar hauetan emaitza hauek izatea. Azkenengo hauteskunde autonomikoetatik guk bakarrik igo dugu boto kopurua.

Nola egingo duzue politika hemendik aurrera?

Udalbatzetara joango gara. Herritik egingo dugu lan, eta udalera begira proposamenak egin. Herritarrekin ordu gehiago pasako dugu. Botu hauek oso baliagarriak izango dira eta udalbatza guztietan egongo gara.

Manuel Unanue (EAJ-EA koalizioko EAko burua)

“Balorazio positiboa egiten dugu. Balorazio positiboa egiten dugu, 17tik 15 zinegotzi lortu ditugulako. AuBren ilegalizazioak PP eta PSOEri mesede egin die, AUBren ilegalizaioa gertatu ez bazen, ez baitzuten zinegotzirik lortuko. Ilegalizazioa gertatu ez bazen ere gure koalizioak gehiengo absolutua lortuko genuen, Habeak lau zinegotzi lortuko zituen eta”.

Manoli Uranga (PSE-EEko zerrendaburua)

“Ea aurrerantzean denon artean giroa hobetzen dugun. Ez daukat moralik orain emaitzen inguruko baloraziorik egiteko, gaur bertan (atzo), herriko taberna batean zerbait hartzen ari nintzela batzuk kartelekin aurrean jarri baitzaizkit”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak