Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  “Modelo aritzie zaletasun bat den neretzako

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu!

“Modelo aritzie zaletasun bat den neretzako

Nerea Aranburu

Saioa Etxaniz 17 urteko neska azpeitiarra da. Iraurgin ari da ikasten bigarren batxilergue. Azpeitiko Alde Zaharreko dendaiyek apirilien 26eko desfilien parte hartzeko, modeluen kasting bat antolatu zeben aurretik. Saioa Etxaniz izan zan aurkeztu zan hoiyetako bat. Ez da lehen aldiye holako kasting batera aurkeztu dana.

 

-Nolatan aurkeztu haiz kasting-era?

Alde Zaharreko dendaiyek apirilien urtero antolatzen deben desfilien parte hartzeko kasting bat antolatu zebela-eta, hotsegin egin zinabenan desfilatu nahi al nuen jakiteko. Ez den au-rreneko aldiye; gustuko dizkinet holako gauzek.

-Kasting askotara joan al haiz?

Danera, hiruta jun naun. Lehenengo aldiz aurkeztu nintzenien, 11 urte izengo nizkinenan.

-Nola hasi hintzenan mundu hontan?

Txikitetik beti izen naun presumidie. Behin, orain dala urte batzuk, Azpeitiyen bertan kasting moduko bat antolatu zinebenan. Lagun kuadrila bat jun gintunan. Gustatu egin zitenan saltsa hure. Esan beher dinet oso ondo pasatu ge-nula.

-Eta gustatu eta berriz ere aurkeztu egin hintzenan beste batera.

Orain dala bi urte izen hunan. Amarekin erosketak egitera jun gintunan eta denda kanpuen kasting deialdireko kartel bat zagonan; Eibarrerako hunan, gainera. Desfile bat egin beher zebela eta jendie beher zinebenan. Asteburu hure libre naukenan eta aurkeztu egin nitxinenan. Kasting-ien bertan esan zinebenan aukeratute izen nintzela. Fenomeno pasatu ninenan, erropak probatzen denda batetik bestera eta jende berriye ezagutzen.

-Zer egiten da kasting batien?

Bakoitze desberdine den. Azkenengo hontan, orri bat bete beher izan ginenan, bakoitzen datuekin, eta gero neurriyek eskatu zizkigutenan; alturie, prakan neurriye, hankakue... Gero aurretik esperientzirik ba al genuen ere galdetu zigutenan. Ondoren, barrure sartu banaka, eta buelta batzuk eman gizkinenan, ikusteko nola desfilatzen genuen.

-Benetan gustukue al den mundu hori?

Zaletasun bat den. Orain arte ondo pasatu dinet, baino ez dinet behin ere planteatu seriyo hartzie. Aldizkari eta karteletan zeoze antolatzen dela ikusten badet, aurkeztu egiten naun.

-Etorkizunerako lanbidie?

Ez. Zaletasun bezela gustora segituko dinet desfilatzen, baino ez dinet nere lanbide bezela ikusten.

Txikiteko ametsa. “Txiki-txikitetik beti oso presumidie izen naun eta asko gustatzen zitenan modelue eta kantantie izetie; hayek imitatzen ibiltzen nitunan askotan etxien”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak