Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Eraso judizialak baldintzatu duen bozketa »  Zer eskatzen du herriak?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hauteskundeak : Uztarria galdezka ibili da herriko talde batzuetan

Zer eskatzen du herriak?

1. Datozen lau urteotarako legegintzaldiko agintariei zer eskatuko zenieke? 2. Zerk izan behar du lehentasuna Azpeitian? 3. Habea Azpeitiko ezkertiar eta abertzale plataforma legez kanpo utzi dute. Zer iruditzen zaizu?

Irune Boo (Azpeitiko Txolarte)

“Adimen urritasuna dutenentzako ekintzak gutxi dira”

  1. “Gure taldearen beharrez jabetzea eta gainditzen laguntzea, eta taldeko bazkideentzat, beraien autonomia lortu ahal izateko laguntzak eskatuko genituzke”.
  2. “Herritarron ongizatea lortzeko beharrezkoak diren baliabideen inguruan lan egitea garrantzitsua dela uste dugu. Hau-rrak, gaztetxoak, hirugarren adinekoak biltzeko guneak ditugu herrian, baina gure taldekoak herriko beste gazteekin biltzeko gunerik ez dago. Positiboa da gune hori, beharrezkoa den integrazioa bultzatzeko. Bestalde, herriko kolektibo desberdinei ikastaroak, ekintzak... eskaintzen zaizkie, baina adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutakoak oso gutxi dira”.
  3. “Ez nago batere ados neurri honekin, adierazpen askatasunaren aurkako neurri bat baita. Eta jada pentsa dezakegu dena moztu nahi dutela eta dena debekatuta dagoela”.

Josu Eizagirre (Lagun Onak Mendi Bazkuna)

“Herritarren alde lan egitea eskatuko genieke”

  1. “Hautes kanpainan eskaintzen dutenetik ahal duten guztia betetzeko. Eta he-rriko taldeak eta hauen lana baloratzeko”.
  2. “Makroproiektuak alde batera utzita herritarren interesei begiratuz lan egitea”.
  3. “Oso gaizki iruditzen zait. Azpeitiarren kopuru handi baten iritzia kontuan ez delako hartuko, eta iritzi hori ere kontuan hartu beharko litzateke”.

Jon Ugalde (Azpeitian Gazteok Zer?!)

“Gazte arloko arazoen irtenbideak aurkitu behar dira’”

  1. “Gazteekiko eduki duten jarrera aldatzea eta gazteok ditugun hainbat arazoren inguruan lan egitea eskatuko genieke. Ara-zo hauen zergatiak eta irtenbideak aurkitu behar dira, gazteon parte-hartzea bultzatuz”.
  2. “Gazte mailan Gazte Lokalak izan behar du lehentasuna. Herrian dugun alternatiba faltarekin eta elkarren arteko komunikazio ezarekin amaitzeko tresna da. Gazteen ardurapean egongo litzateke gunea; hau da, gazteok kudeatua beti ere, parte-hartzea bultzatu eta dauden arazoen inguruan lan egiteko gunea izanik. Zapo Txokorekin ez dira behar horiek asetzen; soldatapeko pertsonek antolatzen dituzte gauzak, gazteok ditugun beharrak zein diren galdetu gabe. Gazteok ez dugu nahi gauzak eginda ematea; gazteok etorkizunari eta geure biziari begira gauzak egitea nahi dugu”.
  3. “Gaizki iruditzen zaigu. Herriaren or-dezkaritza zabal bati muzin egiten baitzaio. Eta guk, Azpeitian Gazteok Zer?! Taldeak, hori bilatzen dugu, herritarren parte-hartzea”.

Iker Segurola (Bai Euskal Herriari)

“Udalean EHNAren erabilera bermatzea eskatzen dugu’”

  1. “Gure taldetik, Bai Euskal Herriaritik Udaleko agintariei, Udaletxean eta Uda-laren instalazio guztietan EHNAren erabilera bermatzea eskatuko genieke”.
  2. “Azpeitiarrok gure eguneroko bizitzan: Udaletxean, merkataritzan... euskal herritar bezala bizitzeko aukera izatea EHNA erabiliz eta DNIa erabili beharrik gabe”.
  3. “Euskal Herriak eskubide zibil eta politikoak urratuak ditu, azkenengo gertaerak (Egunkaria ixtea, Udalbiltzaren ilegalizazioa...) oinarrizko eskubideen aurkako eraso larriak dira. Orain, Habearen ilegalizazioarekin, azpeitiarren zati garrantzitsu baten eskubideak ukatuak izango dira”.

Joxe Mari Eizagirre (Lagun Onak Futbol Taldea)

“Orain dela lau urte zelai sintetikoa eskatu genuen”

  1. “Ezer ere ez. Aurreko hauteskundeetan eskatu genuen eta gero ez zuten ezer egin. Guk futbol talde bezala zelai sintetikoa eskatu genuen”.
  2. “Kirol mailan, Udalak kirol instalazioak ondo daudela esaten du. Baina beste kirol taldeekin hitz egin eta azkeneko hamabi urteetan Udalak ez du ezer egin kirol instalazioak hobetu ahal izateko. Azpeitian kirol arloa asko mugitzen da, eta uste dugu kirol taldeok elkarrekin gehiago egon eta soluzioak bilatu behar ditugula, gero Udaletxean denok batera eskabideak egiteko”.
  3. “Oso gaizki iruditzen zait Habea ilegalizatzea. Aurreko legegintzaldietan ezker abertzaleak botoak jaso ditu eta bere or-dezkaritza izan du Udaletxean. Eta orain aurkezteko aukera ukatzea oso gaizki iruditzen zaigu”.

Eli Aranguren (Izarraitzpeko Sorginak)

“Udalean emakume arloa sortzea eskatzen dugu”

  1. “Emakume arloa sortzea, honetarako beharrezkoa den aurrekontu berezitu eta zehatza bideratuz. Azpeitiko emakumeak beharrezkoak dituzte Udalaren aldetik lu-zatutako politika aktiboak gizarteko edozein arlotan emakumearen parte-hartzea eragin eta bultzatzeko”.
  2. “Bai Udalean eta bai herri mailan kontzientzi aldaketa ematea. Emakumeen aurkako zapalkuntza ukaezina den errealitatea izanik eta emakumeak eskubidedun sujetu garen heinean, errealitate horrekin apurtzeko konpromisoak hartzea da gure ustez lehentasuna”.
  3. “Gaizki iruditzen zaigu Habea plataforma ilegalizatzea. Azken finean, herritarren zati handi bat ordezkari gabe geldituko litzateke Azpeitiko Udaletxean. Eta horrek, ondorioz, gure taldearen lana ere baldintzatuko du. Eta emakume bezala ere oso ondo dakigu zer den aukera ukatzea. Adibide bezala esan, ez direla hainbeste urte boto eskubidea lortu zutela emakumeek”.

Ramon Lamariano (Kale Gorrian)

“Beharren araberako etxebizitza politika egin behar da’”

  1. “Etxebizitzen gaiaren egoeraren larritasuna dela medio irtenbide egoki bat aurkitzea eskatuko genuke. Udalak daraman etxebizitza politika desegoki horrekin amaitzea eta beharren araberako etxebi-zitza politika egitea eskatuz. Beharrik gehien dutenentzako gaur egun ez dago aukerarik; alokairu sozialaren politika, adibide”.
  2. “Herritarren artean etxebizitza beharren araberako azterketa egin beharko litzateke eta, ondoren, behar horiek guztiak beteko dituen politika eraman beharko litzateke aurrera”.
  3. “Kale Gorrian taldea ere herriko gizarte eragileetako bat denez, Habea ilegalizatuta uste dugu denen iritzia ez dela islatzen. Hitza emateko eskubidea urratuko zaio azpeitiarren kopuru handi bati. Bestetik, etxebizitzaren gaiari begira, Udaletxean beste iritzi bat gehiago izatea ere ona dela iruditzen zaigu, guri ere komeni zaigulako. Habea ilegalizatu duen legea espainola da eta horretan iritzia geuk eduki beharko genuke, euskal herritarrok”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak