Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Eraso judizialak baldintzatu duen bozketa »  Asmoak, planak... promes ugari

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hauteskundeak

Asmoak, planak... promes ugari

Zer eskaintzen dute alderdiek datozen lau urteotarako Azpeitian?

HIRIGINTZA

EAJ-EA. “Saihesbidea lehenbailehen egitea bultzatu; Azpeitiak beharrezko dituen komunikabideak hobetzea bultzatu (N-1erako irteera…)”.

  • “Kasko zaharraren biziberritzearekin jarraitu: etxebizitzak eraikitzen jarraitu, lurzorua eraberritu”.
  • “Herriko hainbat lekutan lurpeko aparkalekuak egiteko aukerak aztertu eta gauzatu (alde zaharra, Betharram…)”.

HABEA. “Azpeitian plan urbanistiko orokor bat egitea, Sanjuandegi auzoa eta alde zaharra eraberritzearen plan estrategikoa martxan jartzea”.

  • “Garraio bide publikoek lehentasun osoa izan behar dute”.

INDUSTRIA

EAJ-EA. “Lurzorua prestatu ekonomia jarduerei zuzenduta: gaur egungo garapen industriala osatu, eta garapenari begira industri lurzoru berriak eskaini”.

  • “Enpresa ekimen berriak sustatu”.

HABEA. “Lan banaketa. Enplegua-ren banaketa ezinbestekoa da langabeziari aurre egin ahal izateko eta lan banaketa erreala bermatu ahal izate- ko”.

  • “Enplegu batzordea sortu”.

KOMUNIKAZIOA

EAJ-EA. “Herritarrei Udalaren gertakizun eta ekintza garrantzitsuenen berri ematea eta teknologia berrien bidez azpeitarrekin komunikazio-bide berriak irekitzea (kexa eta iradokizunak, alkatearekin harreman zuzena, proiektuak jendaurrean jartzea…)”.

HABEA. “Herriko planteamendu oro herriko sektore eta mugimenduekin kontrastatuz egingo da”.

ETXEBIZITZAK

EAJ-EA. “Herri-babespeko 200 etxebizitza eraiki (babes ofizialekoak —VPO—, salneurri tasatukoak eta etxebizitza sozialak)”.

  • “Hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko politika bultzatu; etxebizitzak alokairu sozialean eskaintzeko Eusko Jaurla-ritzaren politika bultzatu”.

HABEA. “Kanpo futbola lekuz aldatu (Loiola bidean kokatuz) eta hango lur publikoetan etxebizitza publikoak egitea. Gutxienez 200 etxebizitza”.

  • “Udala bitartekari dela, etxe hutsen ja-beekin egon eta alokairuan jartzea”.
  • “Alde zaharraren etorkizuna ziurtatzeko, eraiki eta berrituko diren etxeetan gazteei lehentasuna ematea”.
  • “Ezintasun fisikoekin, eraikin zaharretan bizi direnei laguntzak ematea”.

KULTURA

EAJ-EA. “San Agustingo bigarren fasea ejekutatu, kultura eta gizarte erabilereta-rako”.

  • “Basozabal etxea herriaren beharretarako prestatu”.
  • “Soreasu zinea eraberritu eta kultur-plangintzara bideratu”.
  • “Herriko kultur taldeekin harreman sen-do eta iraunkorrak bermatu”.
  • “Liburutegia gaurkoratu”.
  • “Indarrean dauden kultur ekintzak bultzatu eta indartu: Antzerki Topaketak, Asteburu Musikalak, Azpeitia Dantzan, Azpeitia Iruditan, Azpeitiaren kultura eta historiari buruzko liburuak argitaratzea...”.

HABEA. “Lehentasunezkoa da herritarrek eta taldeek datozen urteetan euren kultur jarduna duintasunez garatzeko azpiegiturak egokitzeari”.

  • “Antzerki Topaketak. Programazio za-bala diseinatu behar da eta lehentasunezkoa da antzoki egoki bat prest izatea”.
  • “Auzoetan irakurketa gelak bultzatu”.
  • “Azpeitia mende bati begira testigantza grafikoa bildu. Azpeitiko historia aztertzeko beka sortu...”.

GIZARTE ZERBITZUAK

EAJ-EA. “Adin nagusikoen eta ezintasunak dituzten pertsonen beharrei irtenbidea emango dien egoitza bat bultzatu”. - “Adin nagusiko pertsonen partaidetza sustatu herriko bizi soziokulturalean”.

  • “Adin txikiko eta arrisku egoeran dauden gazteentzako prebentzio eta laguntza planak bultzatu. Gurasoen Topagunea bultzatu eta indartu”.
  • “Emakumeen aldeko plangintza positiboak bultzatzen jarraitu eta hauen jarduera ekonomikoaren tasa gehitzen ahalegindu (ikastaroak, laneratze-prozesuak bultzatu, teknologia berriak...)”.
  • “Etxebizitza tutelatuen sorrera indartu”.
  • “Gizartea sentsibilizatu eta integrazio neurriak bultzatu; %0,7arekin jarraitu”.

HABEA. “Emakume saila sortu”.

  • “Loiola-Azpeitia gizarte baliabide zentrua osotasunean zerbitzu publikoa izatea”.
  • “Aisialdirako alternatiba integrala”.
  • “Udalak eskaini behar dituen baliabideei buruzko azterketa eta berauei buruzko informazioa gizarteari helaraztea”.
  • “Pisu tutelatuen eskaintza eskaria aztertzea”.
  • “Eguneko zentroa. Adin guztientzako”.

INGURUMENA

EAJ-EA. “Tokiko Agenda 21en Ekintza Planarekin bat eginez, aurrekoek emandako pausoak jarraitu eta sendotu”.

  • “Mugikortasun jasangarriaren printzipioetan sakondu: Landeta aldera garraio publikoa bultzatu, herrian bidegorriak egitea aztertu, sentsibilizazio kanpainak egin…”.
  • “Aisialdi eta denbora librerako guneen aurreikuspena eta berreskurapena, berdeguneak, plazak, paseoak…”.

HABEA. “Herrian gero eta urriagoagoak diren berdeguneak mantendu, gune urbanistikoak ahalik eta gutxien zabalduz”.

GAZTERIA

  • EAJ-EA. “Gazteentzako baliabideekin (Ludoteka, Zapotxoko, Gazteentzako In-formazio Bulegoa…) jarraitu eta indartu”.
  • “Gaztegunearen gaiari irtenbidea eman”.

HABEA. “Gazteriari bestelako sektoreei bezalaxe baliabideak eskaintzea beraien ekimen propio eta kritikoa garatzeko. Eta ezinbestekoa da gazte lokalak eta azpiegiturak eskaintzea”.

HEZKUNTZA

EAJ-EA. “0-3 etapa garatu, Eusko Jaur-laritzaren proposamenaren garapenerako ekimenak bultzatu”.

  • “Herriko merkataritza eta enpresetako beharrekin bat etorriko den lan programa heziketak ziurtatu bailarako plangintza orokorraren baitan (Lanbide hastapenak, Heziketa zikloak, Sartu, INEM...)”.
  • “HHI: Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroa Azpeitian izatea bultzatu”.

HABEA. “Nazio garenez, eskola propioaren alde lan egingo dugu”.

  • “Hezkuntza integraleko hezkuntzaren nahia: anitza, parte-hartzailea...”.
  • “Hezkuntza zentruek lankidetza esparruak bizkortzea sustatuko dugu”.
  • “Haurtzaindegi publikoa”.

KIROLAK

EAJ-EA. “Kirol gunea bultzatu: belar artifizialeko zelaia, tenis eta paddle pistak, atletismo zirkuituak…”.

  • “Aisialdirako paseoak eta bidegorriak jartzea aztertu eta gauzatu; Ibai Eder urtegia inguratzen duen ibilbidea egokitu”.

HABEA. “Kirol Batzordea sortu, kirol elkarteen ingurukoa eta eskola kirolaren inguruko azpi-sailekin”.

  • “Kirolgune bateratu bat egin Loiola bide inguruan”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak