Hauteskundeak
Asmoak, planak... promes ugari
Zer eskaintzen dute alderdiek datozen lau
urteotarako Azpeitian?
HIRIGINTZA
EAJ-EA. “Saihesbidea lehenbailehen egitea bultzatu; Azpeitiak beharrezko dituen komunikabideak hobetzea bultzatu (N-1erako irteera…)”.
- “Kasko zaharraren biziberritzearekin jarraitu: etxebizitzak eraikitzen jarraitu, lurzorua eraberritu”.
- “Herriko hainbat lekutan lurpeko aparkalekuak egiteko aukerak aztertu eta gauzatu (alde zaharra, Betharram…)”.
HABEA. “Azpeitian plan urbanistiko orokor bat egitea, Sanjuandegi auzoa eta alde zaharra eraberritzearen plan estrategikoa martxan jartzea”.
- “Garraio bide publikoek lehentasun osoa izan behar dute”.
INDUSTRIA
EAJ-EA. “Lurzorua prestatu ekonomia jarduerei zuzenduta: gaur egungo garapen industriala osatu, eta garapenari begira industri lurzoru berriak eskaini”.
- “Enpresa ekimen berriak sustatu”.
HABEA. “Lan banaketa. Enplegua-ren banaketa ezinbestekoa da langabeziari aurre egin ahal izateko eta lan banaketa erreala bermatu ahal izate-
ko”.
- “Enplegu batzordea sortu”.
KOMUNIKAZIOA
EAJ-EA. “Herritarrei Udalaren gertakizun eta ekintza garrantzitsuenen berri ematea eta teknologia berrien bidez azpeitarrekin komunikazio-bide berriak irekitzea (kexa eta iradokizunak, alkatearekin harreman zuzena, proiektuak jendaurrean jartzea…)”.
HABEA. “Herriko planteamendu oro herriko sektore eta mugimenduekin kontrastatuz egingo da”.
ETXEBIZITZAK
EAJ-EA. “Herri-babespeko 200 etxebizitza eraiki (babes ofizialekoak —VPO—, salneurri tasatukoak eta etxebizitza sozialak)”.
- “Hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko politika bultzatu; etxebizitzak alokairu sozialean eskaintzeko Eusko Jaurla-ritzaren politika bultzatu”.
HABEA. “Kanpo futbola lekuz aldatu (Loiola bidean kokatuz) eta hango lur publikoetan etxebizitza publikoak egitea. Gutxienez 200 etxebizitza”.
- “Udala bitartekari dela, etxe hutsen ja-beekin egon eta alokairuan jartzea”.
- “Alde zaharraren etorkizuna ziurtatzeko, eraiki eta berrituko diren etxeetan gazteei lehentasuna ematea”.
- “Ezintasun fisikoekin, eraikin zaharretan bizi direnei laguntzak ematea”.
KULTURA
EAJ-EA. “San Agustingo bigarren fasea ejekutatu, kultura eta gizarte erabilereta-rako”.
- “Basozabal etxea herriaren beharretarako prestatu”.
- “Soreasu zinea eraberritu eta kultur-plangintzara bideratu”.
- “Herriko kultur taldeekin harreman sen-do eta iraunkorrak bermatu”.
- “Liburutegia gaurkoratu”.
- “Indarrean dauden kultur ekintzak bultzatu eta indartu: Antzerki Topaketak, Asteburu Musikalak, Azpeitia Dantzan, Azpeitia Iruditan, Azpeitiaren kultura eta historiari buruzko liburuak argitaratzea...”.
HABEA. “Lehentasunezkoa da herritarrek eta taldeek datozen urteetan euren kultur jarduna duintasunez garatzeko azpiegiturak egokitzeari”.
- “Antzerki Topaketak. Programazio za-bala diseinatu behar da eta lehentasunezkoa da antzoki egoki bat prest izatea”.
- “Auzoetan irakurketa gelak bultzatu”.
- “Azpeitia mende bati begira testigantza grafikoa bildu. Azpeitiko historia aztertzeko beka sortu...”.
GIZARTE ZERBITZUAK
EAJ-EA. “Adin nagusikoen eta ezintasunak dituzten pertsonen beharrei irtenbidea emango dien egoitza bat bultzatu”.
- “Adin nagusiko pertsonen partaidetza sustatu herriko bizi soziokulturalean”.
- “Adin txikiko eta arrisku egoeran dauden gazteentzako prebentzio eta laguntza planak bultzatu. Gurasoen Topagunea bultzatu eta indartu”.
- “Emakumeen aldeko plangintza positiboak bultzatzen jarraitu eta hauen jarduera ekonomikoaren tasa gehitzen ahalegindu (ikastaroak, laneratze-prozesuak bultzatu, teknologia berriak...)”.
- “Etxebizitza tutelatuen sorrera indartu”.
- “Gizartea sentsibilizatu eta integrazio neurriak bultzatu; %0,7arekin jarraitu”.
HABEA. “Emakume saila sortu”.
- “Loiola-Azpeitia gizarte baliabide zentrua osotasunean zerbitzu publikoa izatea”.
- “Aisialdirako alternatiba integrala”.
- “Udalak eskaini behar dituen baliabideei buruzko azterketa eta berauei buruzko informazioa gizarteari helaraztea”.
- “Pisu tutelatuen eskaintza eskaria aztertzea”.
- “Eguneko zentroa. Adin guztientzako”.
INGURUMENA
EAJ-EA. “Tokiko Agenda 21en Ekintza Planarekin bat eginez, aurrekoek emandako pausoak jarraitu eta sendotu”.
- “Mugikortasun jasangarriaren printzipioetan sakondu: Landeta aldera garraio publikoa bultzatu, herrian bidegorriak egitea aztertu, sentsibilizazio kanpainak egin…”.
- “Aisialdi eta denbora librerako guneen aurreikuspena eta berreskurapena, berdeguneak, plazak, paseoak…”.
HABEA. “Herrian gero eta urriagoagoak diren berdeguneak mantendu, gune urbanistikoak ahalik eta gutxien zabalduz”.
GAZTERIA
- EAJ-EA. “Gazteentzako baliabideekin (Ludoteka, Zapotxoko, Gazteentzako In-formazio Bulegoa…) jarraitu eta indartu”.
- “Gaztegunearen gaiari irtenbidea eman”.
HABEA. “Gazteriari bestelako sektoreei bezalaxe baliabideak eskaintzea beraien ekimen propio eta kritikoa garatzeko. Eta ezinbestekoa da gazte lokalak eta azpiegiturak eskaintzea”.
HEZKUNTZA
EAJ-EA. “0-3 etapa garatu, Eusko Jaur-laritzaren proposamenaren garapenerako ekimenak bultzatu”.
- “Herriko merkataritza eta enpresetako beharrekin bat etorriko den lan programa heziketak ziurtatu bailarako plangintza orokorraren baitan (Lanbide hastapenak, Heziketa zikloak, Sartu, INEM...)”.
- “HHI: Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroa Azpeitian izatea bultzatu”.
HABEA. “Nazio garenez, eskola propioaren alde lan egingo dugu”.
- “Hezkuntza integraleko hezkuntzaren nahia: anitza, parte-hartzailea...”.
- “Hezkuntza zentruek lankidetza esparruak bizkortzea sustatuko dugu”.
- “Haurtzaindegi publikoa”.
KIROLAK
EAJ-EA. “Kirol gunea bultzatu: belar artifizialeko zelaia, tenis eta paddle pistak, atletismo zirkuituak…”.
- “Aisialdirako paseoak eta bidegorriak jartzea aztertu eta gauzatu; Ibai Eder urtegia inguratzen duen ibilbidea egokitu”.
HABEA. “Kirol Batzordea sortu, kirol elkarteen ingurukoa eta eskola kirolaren inguruko azpi-sailekin”.
- “Kirolgune bateratu bat egin Loiola bide inguruan”.
|