Hauteskundeak
: Di-da batien
Di-da batien Miren Odriozola
-Zure kiniela, Habeak ahal balu azkenean?
EAJ-EAk 10-11, Habeak 6, eta PSE-EEk edo PPk bat.
-Politikari bat?
Arnaldo Otegi.
-Euskal Herria ez den beste herrialde bat?
Estaturik gabekoen ar-tean, Ipar Irlanda eta Quebec, nahi dutena izateko aukera dutelako. Eta, estatua dutenen aldetik, Hego Afrika.
-Balore edo irizpide bat?
Zuzena izatea.
-Hazparnerekin anaituta dago Azpeitia. Zein da hango alkatea?
Ez dakit. Ez da abertzalea. Zer da, RPR-koa? [Jacques Coumet da, UMPkoa, eskuindar frantses nazionalista]
-Euskal Herri independentea baina erdara duena edo Euskal Herri ez independentea baina euskara duena?
Euskal Herria euskalduna bada, izan daiteke independentea; bestela, ez da izango.
-Alkatea bazina, pentsa dezagun kontu batean koherentziak modu batera jokatzea agintzen dizula baina horregatik alkatetza galduko duzula inhabilitazioagatik. Prest horretarako?
Bai.
|