|
|
|
Hauteskundeak
: Di-da batien
Di-da batien Manuel Unanue
-Zure kiniela, Habeak ahal balu azkenean?
EAJ-EAk 11, Habeak 6.
-Politikari bat?
Carlos Garaikoetxea.
-Euskal Herria ez den beste herri bat?
Iran, Irak ez ditut nahi. Nahiago Suedia bat.
-Balore edo irizpide bat?
Gardentasuna.
-Hazparnerekin anaituta dago Azpeitia. Zein da hango alkatea?
Ez dakit zein den.
-Euskal Herri independentea baina erdara duena edo Euskal Herri ez independentea baina euskara duena?
Euskal Herri independentea eta Euskal Herriak nahi duen bezalakoa.
-Alkatea bazina, pentsa dezagun kontu batean koherentziak modu batera jokatzea agintzen dizula baina horregatik alkatetza galduko duzula inhabilitazioagatik. Prest horretarako?
Bai. Koherentzia balore bat da.
|