Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Zozketa maiatzean

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etxebizitzak

Zozketa maiatzean

Nerea Uranga

Udal sustapeneko 75 etxebizitzen eskaintzan herritar ugarik eman du izena Azpeitia Lantzenen, eta maiatzean egingo da etxebizitza horien aurreneko zozketa

 

Udal sustapeneko etxebizitzak egiteko asmoaren berri eman zuen martxoan Udalak, Alkatetzaren bidez. Udalak Azpeitia Lantzen S.A.ren bidez egingo ditu 75 etxebizitza, eta horietatik 50 alde zaharrean egingo dira, zaharrak bota eta berriak eraikiz. Baina Azpeitia Lantzenetik argi utzi da ez direla babes ofizialeko etxebizitzak, udal sustapenekoak baizik. Merkatuko etxebizitzen salneurria baino baxuagoak izango badute ere, 150 mila euro edota 180 mila euro inguruan ibiliko dira.

Jendearekin egon

Azpeitian Lantzenen esanetan, udal sustapeneko etxebizitzetarako izena “jende askok” eman du. Maiatzean lehen zozketa egitea aurreikusi du. Baina aurretik izena eman dutenekin egon eta baldintzak betetzen dituzten “ziurtatuko” da. Plana bi urterako egin dute.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak