Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Elkartasunaren ariketa: 1+1=2

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Presoak

Elkartasunaren ariketa: 1+1=2

Nerea Uranga

Urteroko euskal presoen aldeko elkartasun eguna herriko hainbat talde eta banakoren lanaren emaitza da. Maiatzaren 10ean izango da aurten

 

Maiatzaren 10ean izango da, Euskal Presoak Herrira! lemapean, Elkartasun Eguna. Egun osoko egitaraua osatu da aurten ere. Egunaren antolaketan lanean hainbat talde eta herritar aritu ohi dira aurreko egunetan. Tartean, nola ez, urte osoan zehar euskal presoen alde lanean aritzen direnak, hala nola, Etxerat, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimendua eta presoen senideak eta lagunak. Baina urtean zehar bestelako ekitaldi eta alorretan lanean aritzen diren zenbait taldek eta herritarrek ere parte hartu ohi dute egun honen antolaketan, hala nola, kirolariek, Ikasberri Kirol Elkarteak, herriko zenbait rock taldek, bertsolariek, begiraleek, sukaldari lanetan aritzen direnek eta abar. Aurtengo elkartasun irudiak adierazi bezala, elkartasuna “gehituz” egiten da, antolatzaileen arabera; hau da, 1+1=2. Orain arte antolatutako elkartasun egunetan partehartze handia izan da, antolaketan nahiz ekitaldietan, “eta herritarren gehitze horrek indartzen du presoekiko elkartasuna ere”.

Diskoa

Elkartasun Egunari begira, herriko bost rock taldek kantak egin eta disko batean grabatu dituzte, eurek ondoen dakitena eginez. Kanten hitzak egun honi begira egindakoak dira, gainera. Disko hau egiten denbora dezente eman dute taldeek, baina egunean bertarako prest izango da. “Bost talde aritu gara kantak grabatzen: Nazkau ez, Eziñean, 12 Tribu eta Segabathor talde azpeitiarrak eta SPYNY zumaiarra. Gainera CD-Rom formatoan aterako da, irudiak ere izango baititu jasota”, dio Josu Zubizarreta musikariak eta diska grabaketa lanetan aritu denak. Sei eurotan jarriko da salgai diskoa, eta maiatzaren 10ean bertan herriko plazan jarriko diren postuetan behintzat erosi ahalko da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak