Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 8,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Erremontearen oinordekotza »  Manuel Agirrezabala ‘Matxin II’.a

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Erremontea : Manuel Agirrezabala ‘Matxin II’.a

“Iñaki anaia eta biok gara sendiko lehen erremontista belaunaldia

Manuel Agirrezabala Matxin II.a erremonteko jokalaria izan da 23 urtean. Joan den hilaren 12an egin zioten omenaldia Matximentako erremontistari Hernaniko Galarreta frontoian.

 

-Nolatan hasi zinen erremontean?.

Anai zaharraren bidez hasi nintzen. Bera izan zen lehenengoa erremontean jokatzen gure familian. Umetan berarekin joaten nintzen frontoira, nola jokatzen zuten ikustera, eta han sortu zitzaidan erremonterako zaletasuna.

-Zenbat urtetan jardun duzu jokalari profesional moduan?.

.23 urtez jardun dut jokatzen, 22 estelarren mailan. Zortea izan nuen hasi eta urtebetera erremonteko maila altuenean jokatzen hastean

-Orain utzi egin duzu. Zergatik?

Bai, utzi egin dut. Dagoeneko ohartu naiz ez naizela lehengoa. Gorputzak ez didala lehen bezala erantzuten. Baina, hainbeste urtetan erremontean jokatzen jardun ostean, ez da erabaki erraza izan.

-Matxindarren erremonteko belaunaldiko beste erremontista bat izan zara?

Bai. Anaia eta ni izan gara familiako lehen belaunaldia.

-Familiartean hainbeste erremontista izatea zer da zuretzat?

Ni asko pozten naiz nire ilobak ere erremontean jokatzen ikusita. Kirol sanoa da, eta nik bezala erremontetik bizitzeko bidea ni pozik egongo naiz.

-Nolakoa izan da zure erremontista bizitza?

Ona izan da. Eta zorte handia izan dut urte hauetan guztietan. Egindako lanarekin oso gustora nago.

-Eta orain utzi eta zer?

Gaur egun Azpeitian dudan harategian egiten dut lan. Lanetik ateratzen naizenean jokatzen dut erremontean, baina denbora pasa.

-Urte hauetan guztietan bitxikeriarik, pasadizorik pasatuko zitzaizun bada...

Ez dut gertaera berezirik gogoan. Iruñerako bidean-eta askotan elurra egiten zigun, eta dezente kostatzen zitzaigun frontoira iristea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak