Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 8,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Iritziak »  Politika

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Puntie ateaiez

Politika

Enekoitz Esnaola

Zelai Luzen ez dago zakarrontzirik. Betharramdarretan saskiek ez daukate sarerik eta futboleko ateek ere ez. Miserikordiko ordulari historikoa bostak laurden gutxian dago denboralean. Bizikletak uzteko leku publikoa Zapo Txikin baino ez dago. Lasao alderako paseolekuan ez dago argirik... Alderdien programatan ez dago horrelakoei konponbidea emateko proposamenik. Txikikeriak dira. Baina gauza txikiek egiten dute zerbait handia; politika, adibidez.

Erabaki handiek ere egiten dute handi politika. Herriko programatan, ordea, ez dago Habearen udal parte-hartzea bermatuko duen ideiarik. Eskubide zibilak ukatzen direnean, ez dago demokraziarik, eta orduan politikak zentzurik ez du.

Martxa honetan, ordea, Realaren ilegalizazioaren zain egon beharko dugu gizartea mugitzen hasteko...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak