Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Iritziak »  Leire Ostolaza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Akullue

Maiatzerako giroaren plana

Leire Ostolaza

Udaberri betean aurkitzen garen seinale da dugun eguraldi nahasia, etorkizuneko mapak zalantzaz betetzen ditu zerura begira bizi diren izakiak. Badirudi munduak hankaz gora jartzeko joerari eutsiko diola maiatzean ere, eta aurrikuspena berbera izango dela bizi garen lur zatitxo honetan ere: hauteskunde haizeak batzuen azpiko arropa zikinak azalduko ditu, eta besteenak zurrunbilo batean Madrilera eramanak izango dira, agian.

Betiko antizikloia saiatuko da erauntsien ondoren betiko lekua mantentzen ez badu behintzat mendebal indartsuak bere tronutik erortarazten.

Gezur euri-jasak izango dira, trumoi eta tximistak barrualdean, azalean eguzki kolore ederra, hortzen ahoko zuria karteletan eta fenomeno atmosferiko arraro batek kaleak eta lorategiak distiratsu apainduko ditu.

Agian, itsasaldeko borraskak ezingo du eguraldian parte hartu, hegoaldekoak debekatu nahi duelako eta hala ere antizikloiak gaizki iruditzen zaiola erakutsi nahiko du, baina ez da euripean jarriko. Gezurtien keak arrazoiaren lainoak ezkutatuko ditu, kea haizeak eramango du eta lainoak ere bai, baina hauek itzuli egingo dira.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak