Izarraitz mendiko lurrak eta lurjabeak
Justo Bereziartua Zendoia
Uztarrian, Azpeitiko aldizkariko apirileko alean Udal erabakiyek atalean agertu den berriaren aurrean honako oharpen hau eman nahi dut aditzera: Izarraitz mendiko lurren jabe bakarra ez da Azpeitiko Udala. Azken sal-erosketan, orain arte jabe izan den Soziedade Zahar-etik (37 lurjabek osatua) lau kidek (bi Zestoakoak eta bi Azpeitikoak) ez dute saldu bere jabetza. Lau hauek lehen zegokien jabe partaidetza berdinarekin jarraitzen dute.
Lur sail hori banaezina da eremu zatietan; osoaren jabetza dago banatua kideen artean, hainbesteko desberdinetan.
Gaur egun, Azpeitiko Udala eta lehendik dirauten beste lau kide dira mendi sail horren jabeak, bakoitza berari dagokion parte kopuruarekin, jakina.
|