Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Iritziak »  Kartak »  Izarraitz mendiko lurrak eta lurjabeak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Izarraitz mendiko lurrak eta lurjabeak

Justo Bereziartua Zendoia

Uztarrian, Azpeitiko aldizkariko apirileko alean Udal erabakiyek atalean agertu den berriaren aurrean honako oharpen hau eman nahi dut aditzera: Izarraitz mendiko lurren jabe bakarra ez da Azpeitiko Udala. Azken sal-erosketan, orain arte jabe izan den Soziedade Zahar-etik (37 lurjabek osatua) lau kidek (bi Zestoakoak eta bi Azpeitikoak) ez dute saldu bere jabetza. Lau hauek lehen zegokien jabe partaidetza berdinarekin jarraitzen dute.

Lur sail hori banaezina da eremu zatietan; osoaren jabetza dago banatua kideen artean, hainbesteko desberdinetan. Gaur egun, Azpeitiko Udala eta lehendik dirauten beste lau kide dira mendi sail horren jabeak, bakoitza berari dagokion parte kopuruarekin, jakina.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak