Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 16,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Iritziak »  Kartak »  Esker mila, baina ez adiorik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Esker mila, baina ez adiorik

Antxieta Antzerki Taldea

Badira urte batzuk Antxieta Antzerki Taldea aski isilik dagoela herrian. Zenbait urtetan emaitzez eta lanez beteriko urteak bizi eta gero, zaletasunak eraginik eta zaletasuna sorrarazteko sortu zen Antxieta taldeak pozarren ikusi du bere baitatik jaio zen eta hainbat eta hainbat aktore, laguntzaile eta antzerki-zalek bide berriak jorratu dituztela, beren bizitzetan bezala arte eszenikoetan ere. Eta berriro diogu, pozarren ikusten dugula.

Denok ezagutzen ditugun izenak eta ezkutuan gorderik egin ditugun lanak dira euskal kulturaren eremuan nekatzeke pilatu dugun ondarea: sormena, emanaldiak, aktore-plantela, denon aberasgarri izan den eskarmentua...

Eta gure saiakerarekin herriagandik jaso duguna beti herriari eman diogulako, urte hauen buruan herriaren esku uztea erabaki dugu herriari itzultzeko geratzen zitzaiguna. Horrek, zehazki, ondorengoa esan nahi du: 22 urteko ibilaldian pilatu dugun ondare osoa herriko kultur taldeen esku uztea erabaki dugula.

Ondare horretako hainbat gauza herriko kulturgintzan erabiltzen dira jadanik, eta halaxe jarraituko dute aurrerantzean ere; eta falta zitzaiguna —hau da diru-ondarea— herriko zenbait kultur taldetara bideratu dugu jada.

Hauxe da gure ekarpena herriaren eskuetan uztean herriaren aurrean esan nahi duguna: mila esker denoi garena zuengandik jaso dugulako eta hortik izango garena ere zuekin egingo dugulako. Esker mila laguntzeko prest izan zareten erakundeoi.

Esker mila ikusle, zaletu eta herritarroi, beti eman diguzuen harreragatik.

Baina ez adiorik: zuen artean jarraitzen dugu, ahal eta dakigun neurrian herritarron kultur ahaleginean lankide izaten eta —nork daki— agian biharko egunen batean berriro taulagainean emanaldi berriak ematen.

Hurrena arte!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak