Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  maiatza »  Iritziak »  uztarria.com-eko eztabaidie

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu

uztarria.com-eko eztabaidie

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko ‘eztabaidan’ atalean udal sustapeneko etxebizitzen planari bu-ruz sesioan dabiltza kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:

Lau ideia

Hasteko, idea ona irusitzen zait. Bigarren-goz, zalantza bat: udal sustapenekoak di-rela irakurri dut. Beraz, ez al dira babes ofizialekoak? Hirugarrengoz, kritika bat: urtean 7,5 milioi pezeta irabazten dituenak horrelako proiektu batean sartzeko aukera daukala jartzen du, eta ez zait batere ondo iruditzen hori, horrenbeste diru irabazten duenak bestelako etxebizitza erosteko aukera ere badaukalako. Eta laugarrengoz, zera: urtean 1,5 milioi pezeta baino gutxiago irabazten duenak zergatik ez dauka aukerarik proiektu horretan sartzeko? Gutxi daukana lagundu behar du politikoak.

Neu aurrena

Guztion ardura da

Zergaitik orain triptikoz bonbardeatu Azpeitiko buzoiak? Azken hamabi urteetan ezer ez da egin etxebizitzen kontua dela-eta, atzean interes ekonomiko ugari egon direlako; Azpeitian bezala beste herrietan ere.

Gure herrian ematen du lau urtean behin buzoneo bat eginda nahikoa dela asmo onak azaltzeko. Niri ez zait ondo iruditzen: batetik, planteamendua oinarritik pozoinduta dago, eta ez dio herriak gai honen inguruan duen arazo nagusiari erantzuten. Eta bestetik, berriro ere, lotsagarriki gizarte sektore behartsuena kanpoan gelditzen da. Oinarrian denok onartuak ditugu etxebizitzen inguruan ematen diren espekulazio legeak: etxe honek hasieran hamar balio du; gero enkantera ateratzen da, beste batek 15 ematen dizkit, orduan nik 16 bai baina ondoko etxe berdinagatik hogei emango dizkidate eta nik, azkenean 21 ordaindu, baina hori bai, hamar zurian eta hamaika beltzean. Egoera honen ardura guztion gain erortzen da: konstruktoreetan, inmobiliarietan, udalaren eta beste erakundeetan, laguntzadun etxeen kontrol eskasian, norbanakoon diru anbizio ustelean... Udalak aurkeztu duen plana mugimendu zuritzaile eta guztiz elektorala da, “beste guztia gure irudimenak eragindakoa da, ez eman beste bueltarik”.

Neu bigarrena

Eta soluzioak?

Ados nago diagnosian, eta batez ere ardura guztion gain jartzean (nahiz eta batzuk besteak baino ardura gehiago eduki). Baina, egoerari buelta emateko ez dut soluziorik ikusten. Proposamenik bai?

Neu bigarrenari

Bost proposamen

  • Etxe hutsen inguruko diagnostikoa eta planteamendua.
  • Etxe bat baino gehiago daukatenei zergak gehitu etxe hutsak izateagatik.
  • Etxebizitza publikoak erosi ezin erosi dutenentzat.
  • Alokairu soziala gazteentzat.
  • Okupazioaren onarpena eta zabaltzea.

Proposamenak

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak