|
|
|
Proiektu berria, akzioak salgai
|
|
Bonoetatik akzioetara.
Orain arteko diru bilketa bonoen bidez egin dute herri batzordekoek, eta gero akzio bihurtuko dira bonoak. Bonoak norbanakoak erosi baditu ere, zenbait enpresak eta taldek ere egin dute ekarpenik. Orain akzioak jarri dira salgai. Argazkian, koadrila bateko kide bat ageri da, lagunek bildutako diruarekin bonoak erosten.
|
|
Egunkari berria uda aurretik kaleratzeko asmoa dute. Horretarako “behar-beharrezkoa” da bost milioi euro (800 milioi pezeta) biltzea datozen bi hilabetetan. Herritarrek eman beharko dute diru kopuru handiena horretarako, Azpeitan 54 mila euro (bederatzi milioi pezeta) lortzeko erronka dute herri batzordekoek. Diru bilketa hori akzio bidez egingo da. 50 euro eta 300 euroko akzioak daude.
Akzio horiek Azpeitiko batzordeko jendearekin kontaktuan jarriz eros daitezke, baina egongo da salmentarako toki finkorik ere. Herrian lau leku egongo dira akzioak erosteko: Luba aholkularitza da bat, Enparan kalean; Sarea informatikan ere egongo da erosteko modua, Paulo VI.ean; eta baita Sanjuandegiko Salbe auzoan dagoen Urbistondo Margoaken ere. Toki horietan ez ezik, Uztarria herri aldizkariko egoitzan ere eskuragarri izango dira akzioak.
Aurretik bono bidez dirua eman zutenak ere proiektuko akziodun izango dira, bono horiei dagokien diru kopurua akzio bihurtuko baita.
Diru kopuru hori guztia bilduta ere, egunkari berriak beharrezkoak ditu irakurleak bizirik irauteko. Harpidetza kanpainak aurrera segitzen du, eta Azpeitian 450 harpidedun berri lortu behar dira.
|