Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  apirila »  "Hizkuntzie menderatzeko asmoz etorri naiz Txinara"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hantxe bertan

"Hizkuntzie menderatzeko asmoz etorri naiz Txinara"

Leire Larrañaga

Sei hilebete daramazki Ainhoak Pekin-en, eta oso gustoa dago bertan. Granadan itzulpengintza ikisi zuen, eta orain txinera ikisten ari da Pekingo unibertsitatien.

 

Txina ez da atzerriyen izen zeran lehenen herriye, ezta?

Ez, Erasmus bekie jaso nuen eta urtebetez Frantziyen izen nintzen. Gero beste beka bat lortu nuen eta Eskoziyen egon nintzen bost hilebetez.

Ze asmo dauzkezu Txinan?

Hizkuntzie menderatzeko asmoz etorri naiz honea, noiz edo noiz hor lan egiteko. Hemen euskal enpresa ugeri dago.

Eta hizkuntzarekin ondo?

Etorri nintzenien gaizki. Bost urte txinera ikisten eta ezin nuen jendearekin komunikatu. Orain, ordie, oso ondo, ikisteko asko falta zaiten arren ez dauket komunikatzeko arazorik.

Zerrek harritu zaitu gehiyen Txinan?

Espero baino modernuago da. Banekiyen asko aldatute zagoela, Pekin batipat, baino ez nuen hau espero. Kotxe, bizikleta, oinezko... nahastiek harritu ninduen gehiyen. Denborarekin ohitu egin naiz. Gainontzien, batzuen eta bestien arteko ezberdintasunek, mendebaldeko bizimodue daraman jendie ikustiek eta Erdi Aroko moduko bizitzie duen jendie topatziek.

Denbora librien zer egiten dezu?

Asteburuten hiriko tenpluek, monumentuek... ikusten saiyatzen naiz, eta noizik behin Harresi Haundiyen mendi bueltie ematen degu. Inguruek ikusten ditut.

Eta janariyekin zer?

Ez det arazorik. Aurrez asko gustatzen zitzaiten, eta orain hemen dagoen eskaintziekin... hobeto. Txakurrik-eta ez det jan, barazkijalie naiz eta. Bada gauze kurioso bat, arraultze mota bat, lokatzatan edukitzen debe denbora luzez (urteetan ziher) eta jelatina beltz moduko bat da emaitza; oso goxue dala onartu beher da.

Herri-minik bai?

Ohitute nago kanpuen egotera, baino Gabonak lehenengoz etxetik kanpo pasatzie...

HANGO JENDIE: Jende jatorra da. Pekinen ohitute daude kanpotarrakin, baino hiriburutik ertenez gero iruzur egiten saiyatzen dire danien"

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak