Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  apirila »  Elkartasun egunaren arrakasta, iruditan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkartasun egunaren arrakasta, iruditan

Milaka azpeitiarrek ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren alde egin zuten martxoaren 13an

Plaza beteta
Plaza beteta.  700 azpeitiar bildu zen udaletxe aurrean 11:30etatik 12:30ak arte. Ikastetxe eta ikastoletako irakasleak, dendariak, ikasleak... bildu ziren bertan Egunkaria-ren alde egiteko. Arratsaldean, beste elkarretaratze bat egin zen, 20:00etan, eta orduan 200 lagun elkartu ziren Egunkaria-ren aldeko elkartasun egunari amaiera emateko.  
Kaleak hutsik
Kaleak hutsik.  Alde zaharra jendez hustu zen lanuztearen orduan. Azpeitiko ia denda guztiek itxi zituzten ateak ordubetez. Kaleak hustu eta plaza bete egin zen jendez. Dendariek, gainera, atean Egunkaria aurrera! Itxita zioten kartelak jarri zituzten.  
 
Lantegien atarietan
Lantegien atarietan.  Azpeitiko enpresen aurrean langileen elkarretaratzea nagusitu zen, Egunkaria-ren alde sindikatuek deitutako lanuzteari erantzunez. Irudian, Aceraliako langileek egin zuten elkarretaratzea. Industriguneetan ere kontzentrazio jendetsuak egin ziren martxoaren 13an. 
Eskoletan ere Egunkaria-ren alde
Eskoletan ere Egunkaria-ren alde.  Azpeitiko ikastola eta ikastetxeek ere Egunkaria-ren aldeko elkartasun egunean parte hartu zuten.  
 

Bai Egunkaria-ri

Kontseiluak martxoaren 13rako Egunkaria-ren alde mobilizatzeko deitu zuen eguna arrakastatsua izan zela baloratzen du Azpeitiko ELA sindikatuak. Azpeitiko enpresa handi denak gelditu egin ziren: Marcial Ucin, Biele, Azcue, Samic, Mallas, Pemec, udaletxea, Sarralle... eta baita enpresa txikiagoen gehiengoa ere. Arratsaldean, Bilbon Casillan ospatu zen ekitaldira ere Azpeitiko 30 bat ordezkari eta afiliatu hurbildu ziren. Enpresatan Egunkaria-ko harpidetzak bultzatzeko kanpaina ere martxan jarrita dago dagoeneko, eta oraingoz harpidedun egin diren enpresa batzordeen artean Biele, Mallas, Altuna Uria... daude.

Azpeitiko ELA

Egunkaria aurrera!

Oso erantzun egokia eman zuen Azpeitiko langilegoak Egunkariaren Elkartasun Egunean. LAB sindikatuak delegatuen batzarra egin zuen martxoaren 7an, Egunkaria-ren itxiera eta Euskal Herriaren aurkako erasoei buruz hausnartzeko, eta egoera honi eraikiz erantzuteko. Asanbladak egin ondoren, ordubeteko lanuztea egin zen lantoki guztietan, eta langile andana batek hartu zuen parte antolatutako kontzentrazioetan, Landetako Rotondan, Bielen, Aceralian, Sammicen.... LABeko ordezkari eta komiteetara harpidetza orriak banatu dira, eta LABek bere ordezkaritza du Euskaldunon Egunkaria Aurrera ! Azpeitiko Herri Batzordean ere, harpidetza eta bono laguntzen gaia lantzeko. LABeko delegatuak zoriondu behar dira eman duten erantzunagatik eta egiten ari diren lanagatik.

Azpeitiko LAB

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak