Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  apirila »  Harpidetzak eta bonoak lortzea xede »  Hiru modu

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hiru modu

-HARPIDETZAK. Hori da Egunkaria-ri laguntzeko modurik onena. Harpidetzaren bitartez egunkariak urtero gutxieneko sarrera batzuk bermatzeaz gainera, irakurle kopuru sendoa izatea ere ziurtatzen baitu. Harpideek apirilaren 8tik aurrera eskatutako tokian jasoko dute Egunero 08:00ak baino lehen, eta aurrerago egunkari berria. Urtean 275 euro kostatzen da harpidetza. Berau hiru modutan ordaind daiteke: hiru hilean behin, sei hilean behin edota urtean behin. Harpidetza txartelak herriko hiru dendatan daude: Urbistondo Margoak (Sanjuandegi auzoan), Luba aholkularitzan (Enparan kalean) eta Sarea Informatikan (Pablo VI.a auzoan). Uztarriaren egoitzan ere egin daiteke harpidedun. Baita Egunero-ren telefono zenbakietara deituta ere: 943 30 35 55 edota 943 30 35 54.

-BONO LAGUNTZAK. Bono laguntzen bidez ere lagun daiteke Egunkaria. Laguntzeko bi eratako bonoak daude: 50 eurokoak eta 300 eurokoak. 50ekoak norbanakoek erosteko aurreikusita daude eta 300ekoak, berriz, enpresek erosteko. Bonoak Urbistondo Margoak, Sarea Informatika, Luba aholkularitzan eta Uztarriaren egoitzan eros daitezke. Bonoetako dirua gorde egingo da, gero egunkari berriaren enpresako akzio bihurtzeko.

-MATERIALA. Egunkariaren aldeko materiala ere salgai dago zenbait tabernatan: txiskeroak, intsigniak eta elastikoak. Uztarriaren egoitzan ere eros daiteke. Bi elastiko desberdin daude: haurrentzat eta helduentzat. Haurrentzakoek Xingola-ko marrazkia dute eta besteek Zakilixut-en marrazkia edo Egunkaria Aurrera! leloa. Hamar euro balio dute.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak