11 puntuak, oinarri
Ondorengoak izan ziren Egunkaria-ren 11 puntu fundazionalak, eta euskarazko hurrengo egunkaria ere 11 puntuotan oinarrituko dela esan zuten hitzaldian Egunkaria-ko langile azpeitiarrek, “horiek direlako irauteko berme bakarra”.
-EUSKALTZALEA. Euskaltzaletasunak emango dio egunkaria kalean jartzearen saioari lehen eta funtsezko oinarria.
-NAZIONALA. Lurraldetasunaren aldetik nazionala izatea ere funtsezkoa da. Gure herriak nozitzen duen zatiketa administratiboaren gainetik bai hizkuntz edo kultur beharren aldetik eta baita zerbitzu informatiboaren aldetik ere herri honek batzea izan behar baitu helburu.
-BATERAKOIA. Setakerien gainetik egunkariaren alde elkar daitezkeen indar guztiak batu behar ditugu.
-ZABALA. Astakeria litzateke, egun, euskal irakurlegoaren osotasunera zuzentzen ez den egunkari bat argitaratzea.
-INDEPENDENTEA ERAKUNDE POLITIKOETATIk. Bere editorialak ezarritako irizpideetan libre aurkitu behar du.
-INDEPENDENTEA ERDARAZKO KOMUNIKABIDEETATIK. Elebakar definitzen den proiektu hau ezin daiteke beste helbururen pean mugitzen diren interesetan korapilatu.
-EZ INSTITUZIONALA. Administrazioaren aldetik kontrolak beharrezkoak dira, instituzioen diru laguntzaren arabera. Hala ere, iruditzen zaigu beharrezko diren diru publiko horiek ez dietela instituzioetako arduradunei beste motatako kontrolik ezartzeko eskubiderik ematen.
-DIRUZ LAGUNDUA. Proiektu hau definitzerakoan argi daukagu instituzioetatik bakarrik etor daitekeen diru lagunzta beharrezkoa dela. Euskarazko edozein proiektu erdararekin lehiatu beharrean da eta laguntza bereziak behar dituela garbi irizten diogu guztiok.
-MILITANTEA. Diru laguntzak lortuta ere, proiektu honek, bertan parte hartzen dugun guztion militante joeran izango du bere etorkizunerako garantia.
-PROFESIONALA. Profesionala izan behar du bai egunkariak bai proiektu editorial —enpresarial— guztiak. Izan ere, kalitatea helburu baino oinarrizko beharra du horrelako proiektu batek. Etorki-zuna horrek erabakiko baitu.
-BERRIA. Proiektu hau berria izatea ere ezaugarri berezitzat hartzen dugu. Indar berriz proiektu berrietan apustu berrietan apustu egiteko garaiak dira.
|