Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  apirila »  Habeak 500 sinadura behar ditu aurkezteko »  Udalean 2, 4, 7, 10. tokiak EArentzako lirateke, eta 13.a ere bai

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udalean 2, 4, 7, 10. tokiak EArentzako lirateke, eta 13.a ere bai

Hilabete eskas geratzen da udal hauteskundeetako kanpaina hasteko —hauteskundeak beraiek 25ean dira—, eta Azpeitian EAJ eta EA ere ari dira gauzak lotzen. 1999an ez bezala, koalizioan joango dira oraingoan, eta datozen egunetan emango dute ezagutzera zerrenda. Apirilaren 20a da zerrendak aurkezteko azkeneko eguna.

EAk aste honetan bertan —asteartean— egin du batzarra koalizioan egongo diren EAko kideen zerrenda onartzeko. Uztarriak ordurako erredakzioa itxita zeukan, baina aurrera dezake bi zerrenda aurkeztu zirela: bat herriko zuzendaritzarena eta bestea Jabier Beobide zinegotziarena.

EAJ-EA koalizioko bigarren tokian joango da EAko aurrena. Hamar lehenen artean, laugarren, zazpigarren eta hamargarren postuak ere EAkoak izango dira, eta, beraz, oso litekeena da EAk gaur bezala gutxienez lau zinegotzi izatea hurrengo legealdian, orain EAJren eta bere artean 11 dituztelako (zazpi eta lau; Sozialista Abertzaleetakoak dira beste seirak). Koalizioan 12.a EAJkoa izango da, 13.a EAkoa, 14.a eta 15.a EAJkoak.

Euzko Alderdi Jeltzaleek ere laster onartuko du bere zerrenda. Jakina denez, Julian Eizmendi izango da EAJko (eta koalizioko) burua, eta ez, azken lau legealditan bezala, Jose Mari Bastida gaur egungo alkatea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak