Nola eman sinadura
-NOIZTIK. Apirilaren 1ean hasi zuen Habea plataformak maiatzeko Azpeitiko udal hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura bilketa.
-NOIZ ARTE. Apirilaren 15a (asteartea) izango da sinatzeko azkeneko eguna.
-EGUNAK. Astelehenetik larunbata arte eman daiteke sinadura, larunbatean barne.
-NON. Azpeitiko Udaletxera joan behar da, eta Olatz idazkariagatik galdetu, hark baitu ardura hori.
-ORDUTEGIA. Goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bi eta erdiak arte egongo da Udaletxean sinatzeko aukera.
-ZER BEHAR DA. Norberaren nortasun agiria eraman beharko da, eta Habea elkartearen alde sinatu behar duenak Az-peitian egon beharko du erroldatua.
-SINADURA KOPURUA. Habea plataformak 500 sinadura beharko ditu Azpeitiko udal hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko.
-AuB-RENTZAKO ERE BAI. Habearen aldeko sinadura botatzeaz gain, Gipuzkoako Autodeterminaziorako Bilgunea Gipuzkoako Foru Aldundira aurkeztu ahal izateko sinadurak botatzerik ere egongo da Udaletxean, bide eta epe beraiek erabilita.
|