Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  apirila »  Iaz baino diru gutxiago aurrekontuetan »  Gerontologikora 871.000 euro bideratuko dira

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gerontologikora 871.000 euro bideratuko dira

 

-BIDEGURUTZEAK. Iaz Loiola-bideko errotonda egiteko 360 mila euro eta San-juandegiko errotondarako 601 mila euro aurreikusi ziren. Aurten, berriz ere, bi bidegurutze hauetarako dirua aurreikusi da hirigintza sailetik. Hala nola, Loiolabideko bidegurutzerako 240 mila euro, eta Sanjuandegiko bidegurutzerako 769 mila euro.

-MENDI LURRAK. Mendi lurrak eta lurrak erosteko dirua aurreikusi da Hirigintzatik. Lurrak erosteko 483 mila euro eta Izazpi mendia erosteko 84 mila euro.

-PLANTEAMENDUKO ARAUAK. Udala herriaren planeamenduko arau subsidiarioen berrikusketa egiten ari da. Lan horretarako ere dirua aurreikusi da Hirigintzatik: 135 mila euro.

-GERONTOLOGIKOA. Azpeitian gerontologikoa egiteko dagoen egitasmorako ere aurreikusi da diru partida handi bat Hiri-gintzatik: 871 mila euro.

-ALDE ZAHARRA. Hirigintzatik alde zaharra biziberritzeko 300 mila euro aurreikusi dira. Iaz, 60 mila euro aurreikusi ziren.

-EUSKARA. Kultura Batzordetik euskarari 132 mila euro bideratu zaizkio, iaz baino gutxiago. Iaz, 163 mila euro bideratu ziren.

-KOMUNIKABIDEAK. Kultura Batzordetik, iaz bezalaxe, Kaito Telebistari eta Uz-tarriari 30 mila euro bideratuko zaizkie. Uztarria Kultur Koordinadorak iazko diru la-guntza eskaera bera egin du Udalean, 26 mila euro, aldizkaria, webgunea, mendi-gida, Literatuzta eta Imanol Eliasek idatzitako efemerideen liburua laguntzeko. Azpeitian Zer? udal aldizkariak 65 mila euro (iaz, 63 mila euro) jasoko ditu Goi Karguak Batzordetik.

-KIROLAK. Kirolak Batzordetik, Kirol Pa-tronatora 256 mila euro bideratuko dira (iaz 268 mila euro). Eskola kirolerako 56 mila euro aurreikusi dira (iaz 55 mila euro) eta kirol batzorderako 74 mila euro (iaz 84 mila euro).

-GARAPEN KOMUNITARIOA. Gizartekintza Batzordetik iaz emakumeei buruzko plan bat jarri zen abian. Aurten horretarako 15 mila euro (iaz, 18 mila euro) aurreikusi dira, eta diru laguntzetarako 43 mila euro (iaz, 58 mila euro).

-HIRUGARREN MUNDUA. Hirugarren mundurako Gizartekintzatik iaz bezalaxe 75 mila euro bideratzea erabaki da.

-NEKAZARITZA EKOLOGIKOA. Nekazaritza ekologikoa egitasmoa sustatzeko 48 mila euro aurreikusi dira Baserriak Batzordetik. Iaz ez zen dirurik aurreikusi egitasmo honetarako.

-ZEZEN-PLAZAREN MENDEURRENA. Aurten zezen-plazaren mendeurrena ospatuko da Saninazioetan. Udala zezen-plazaren inguruko liburua prestatzen ari da; argitalpenetarako 68 mila euro aurreikusi dira Festak Batzordetik. Eta zezen-plazako mendeurrenaren beste gastu batzuetarako, berriz, 30 mila euro bideratu dira.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak