Zenbat buru, hainbat aburu
Uztarria.com-eko eztabaidie
GAIA: Uztarriaren web guneko ‘albisteen’ atalean Ikasberrin
presoen eskubideen alde egindako baraualdiaren inguruan sesioan dabiltza kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:
POLITIKA IKASTOLATIK KANPO
Ikastolan politika? Ez dakit. Ondo deritzot errealitatea isladatzen duen benetako informazio bat erabili eta jendeari gertatzen dena jakin araztea. Baina, ez gaitezen hasi eskoletan ere politikarekin zerikusia duten ekintzak egiten. Eskuetatik alde egingo digu guztiak eta. Ba al dago zerbait ederragorik, norberak informazio zabal eta era guztietarikoa jaso ondoren, ideologi garbi batekin doan bidea hartzea baino? Mesedez, utzi guzti hau eta ikas dezatela orain ikasi behar dutena, geroan ikuspegi landu bat izan dezaten!
Mila esker.
Zein ongi
SENTITZEN IKASIZ
Iniziatiba, iritzi propioa, euskal nortasuna, jakituria propioa. Ikastolak garai bateko errealitate gordin haien ondorioz sorturiko mugimenduak dira, errealitate politiko eta sozial baten ondorioz sortutakoak. Gaur egungo errealitatea ez da berdina, baina ezta guztiz desberdina ere. Ikastolak dira gaur egun gure euskal izaera guztiz eta bere osotasun batean lantzen eta landu dezaketen zentru bakarrak. Eta ikastolak ez dituzte horrelako ekintzek politizatzen, horrelako komentarioek baizik. Gazte aktiboak eta iritzi propioz jantziak hezitzen direla ikastolan? Oso ondo. Eta zer ikasi behar dute orain? Edukiak, ordenagailua erabiltzen? Batuketak egiten? Eta zergatik ez sentitzen?
Ez horregatik
GAZTEEK MODA JARRAITZEN DUTE
Beste ikastetxe batzuetan ere egin izan da horrelako ekintzarik. Niri ondo iruditzen zait baraualdi bat egitea, jakiteko munduan pertsonak nola bizi diren eta bereziki, Euskal Herriko egoeran. Baina zenbatek bukatuko dute baraualdi hau? Nire garaian Iraurgin egin zen barauladi bat, eta bi lagunek bakarrik bukatu zuten! Gazteek moda jarraitzen dute, baraualdia egin behar dute guaye delako presoen alde egitea, eta bere lagunek hala egin behar dutelako. Ez dut sinesten iniziatiba propio batetik egiten dutenik... Pasatzen dena da beraien baino zaharragoek horixe egin dutela, eta beraiek uste dutela onena dela. Ez dago munduan manipulatuta ez dagoen gazterik. Gazte hauek Madrilen jaio izan baziren, ultrassur-ekoak izango ziren. Hori da eta han guaye.
Manipulazioa
POLITIKA IKASTOLATIK KANPO
Eta gurasook zer gara bada? Dirua egiteko makina bakarrik? Non dago gurasoen iritzi propioa, euskal nortasuna, eta abar. Berriketa ugari eta gure semeongan utzi axaleko borrokillak. Hau, ez da benetako bidea, balio duena aldarrikatzen duelako: ezer ere ez. Bidea gurasoengandik etorri behar du, kaleko ekintzetatik. Lana eta ikasketak amaitu ondoren, setsibilitatea duenak aukerak sortuz. Alferrik da lanean greba egin eta gero aerobik edo footing egitera joatea. Alferrik.
Eta gurasook
|